Politika
Inbestidura
eitb.eus
Podemoseko idazkari nagusiak "aldaketa gobernua" osatzeko eskaintza egin dio berriz PSOEri.
Albisteak (2)
Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak berretsi du ez dela posible bere alderdiak eta Ciudadanosek gobernu akordio bat lortzea.
"Pedro Sanchezek sustatu nahi izan du Podemosen eta Ciudanosen arteko gobernu akordio bat, eta hori ez da posible", adierazi du, Felipe VI.a erregeak alderdiekin abiatutako bigarren bilera-sorta bukatu eta gero Kongresuan eskainitako prentsaurreko batean.
Horren ildotik, buruzagi ezkertiarrak ziurtatu du "bi aukera" baino ez daudela: "PPk, PSOEk eta Ciudadanosek osatutako koalizio handia edo PSOEren, Podemosen eta IUren arteko gobernu aurrerakoia".
Horregatik, gobernua osatzeko eskaintzak "indarrean" jarraitzen duela esan dio Sanchezi.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa