19:03

Politika

Inbestidura

Rajoyk berretsi egin du ez duela babesik gobernua osatzen saiatzeko

EITB.EUS

Rajoyk onartu du oraingoan Espainiako erregeak ez diola luzatu gobernua osatzeko proposamena, eta berriro babestu du PP, PSOE eta Ciudadanosen arteko koalzio-gobernua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidenteak onartu du oraindik ez duela babes nahikorik gobernua osatzen saiatzeko eta hala jakinarazi dio Felipe VI.ena erregeari, Zarzuela Jauregian egin duten bileran.

Alderdi Sozialistari elkarrizketarako prestasuna agertu ez izana egotzi dio Rajoyk, baina, nolanahi ere, Espainiako Gobernuko presidente izateko aukerari uko egingo ez diola azpimarratu du.

Hala ere, Rajoyk aitortu du oraingoan Felipe VI.enak ez diola gobernua osatzen ahalegintzeko proposamena luzatu. Erabaki hori "zentzuzkoa" dela erantsi du.

"Erregeari esan dio oraindik ez dudala babes nahikorik gobernua osatzeko, besteak beste, PSOEk elkarrizketari uko egiten diola; ez dut esan nahi akordiorako prest ez dagoela, baina argi dago PPrekin ez duela hitz egin nahi”, azaldu du. Horrenbestez, “ezin dut bermatu Espainiari egonkortasuna emango dion gobernua eratzea", gaineratu du.

Bestalde, Rajoyk berretsi egin du bere proposamena Alderdi Popularrak zuzendutako eta PSOEk eta Ciudadanosek babestutako koalizio-gobernua dela. "Proposamenik zentzuzkoena eta bidezkoena dela uste dut, 250 diputatu baino gehiagoren babesa izango lukeelako gobernuak", adierazi du.

Horrez gain, Rajoyk ohartarazi du "inolaz ere" ez duela onartuko bera presidentetzat izango ez lukeen gobernu itunik eta, beraz, PPk ez duela babestuko PSOEren eta Ciudadanosen arteko balizko gobernurik.

Ildo horretan, itunak adosteko negoziazio prozesuan nahiz hauteskundeak aurreratuko balira, Alderdi Popularraren presidentegaia bera izango dela nabarmendu du, PP "alderdi serioa" delako eta "esperimentuak egiteko unea ez delako".

Gauzak horrela, "espainiarren borondatea" errespetatzeko eskatu du eta gogora ekarri du Alderdi Popularrak irabazi zituela hauteskundeak, berea zerrendaburu zela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena