Politika
Polizia-operazioa
eitb.eus
18 gazteak goizean eraman dituzte Nafarroako Justizia Auzitegira, Iruñeko Argibideetako 2. epaitegiaren magistratuaren aurrera.
Gaur goizean, 09:30etan hasita, igarotzen ari dira epailearen aurretik azken orduotan atxilotutako Osasunako Indar Gorri taldeko kideak, Radio Euskadik aurreratu duenez.
18 gazteak goizean eraman dituzte Nafarroako Justizia Auzitegira, Iruñeko Argibideetako 2. epaitegiaren magistratuaren aurrera. Orain arte Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren egoitzatan izan dira. Epailearen aurretik pasatzeko zain, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren ziegetan daude.
Espainiako Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak Osasunako zale taldearen kontrako operazioa abiatu zuten astelehenean, eta 18 lagun atxilotu dituzte Iruñean eta Nafarroako beste hainbat tokitan. Gaizkile taldeko kide izatea eta lesio delituetan parte hartu izana leporatzen diete.
500 pertsona inguru elkartu ziren Nafarroako hiriburuan, Navarreria kalean, atxiloketak salatzeko, baina ezin izan zuten manifestazioa egin, Poliziak bildutakoen kontra kargatu zuelako. Poliziak bertan behera utzi zuen mobilizazioa. Horren aurretik, azkenaldian "jazarpena" jasan dutela salatu zuten Indar Gorriko kideek, Sadar futbol zelaian sartzerakoan "gehiegizko miaketak" egiten dizkietela eta.
Indar Gorrik Facebook sare sozialean salatu zuenez, "razzia-polizial bat" abiatu zuten eta "hainbat kide" atxilotu zituzten talde kriminaleko kide izatea leporatuta.
'Kide jakin batzuen kontrako operazioa'
Fermin Otamendi Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko burua ari da zuzentzen operazioa, eta sekretupean jarri du sumario.
Ikerketako iturrien arabera, agenteek taldearen egoitza eta beste higiezin batzuk miatu zituzten astelehenean, futboleko indarkeriarekin lotutako ikerketa baten baitan.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko iturrien arabera, atxilotuei talde kriminaleko kide izatea eta hainbat erasotan lesio delituak egin izana leporatzen dizkiete.
Aipatu iturriek azpimarratu dute ez dela Indar Gorriren kontrako operazio bat, "kide jakin batzuen, gutxiengo biolento baten aurkakoa" baizik.
Atxilotuak polizia-etxean daude, eta epailea gaur goizean hasiko zaie deklarazioa hartzen.
Atzemandako materiala
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, operazio honekin lotuta egindako miaketetan material ugari atzeman dute: besteak beste, "suziriak, ukabil amerikarrak, barra luzagarriak eta material informatikoa" aurkitu dutela esan du Poliziak.
t="utf-8">t="utf-8">
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa