18:26

Politika

Bilera

PSOEren historikoak alderdiaren norabidea aztertzeko bildu dira

Agentziak | Erredakzioa

Bileran, besteak beste, Jose Luis Corcuera, Joaquin Leguina, Carlos Solchaga, Juan Carlos Rodríguez Ibarra eta Antonio Miguel Carmona izan dira.

  • Antonio Miguel Carmona. Argazkia: EFE

    Antonio Miguel Carmona. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hainbat PSOEren buruzagi ohi Madrilen bildu dira egoera politikoa aztertzeko. Gobernua sortzeko dauden zalantzak medio, alderdiak egin behar egin behar duena aztertu dute, balizko itunei begira. Madrilgo hotel batean bazkaria egin dute eta Jose Luis Corcuera ministro ohiak bultzatu du. Bere ustez, alderdiak Podemosekin bat egingo balu, "akats larria litzateke, PSOEri eta Espainiari ez lioke mesederik egingo".

Corcuerak adierazpenok egin ditu bazkarira sartu aurretik. Bertan izan dira Juan Carlos Rodríguez Ibarra Extremadurako presidente ohia, Joaquín Leguina Madrilgo Erkidegokoa, Carlos Solchaga Ogasun ministro ohia, Francisco Fernandez Marugan diputatu ohia eta Antonio Miguel Carmona Madrilgo udaleko zinegotzi ohia, besteak beste.

PSOEren Batzorde Federala datorren larunbatean bilduko da Podemosen proposamena aztertzeko. Corcuerak sozialistentzat lukeen efektu negatiboaz ohartu du: "Podemosekin bat egitea akats larria litzateke, PSOEri eta Espainiari ez lioke mesederik egingo". Horrela azpimarratu du 1988 eta 1993 urteen bitartean Barne ministroa izan zenak.

Ministro ohiaren arabera, bileran parte hartu dutenak "ez dira alderdiaren estamendu bat", militanteak baizik, "zahar deitzen diren horietakoak". Halere, "ehunka alderdikiderekin hitz egiteko gai" direla azpimarratu du.

Rodriguez Ibarrak gobernua sortzeko dauden arazoak azpimarratu ditu eta Podemosekin gobernua egitearen aurka azaldu da, ez baita gehiengo absolutua lortzeko nahikoa. "PPren edo Ciudadanosen abstentzioa behar dugu (eta ez dirudi hala egingo dutela) edo ERCrena, Convergenciarena eta Bildurena (eta nik ez dut halakorik nahi)", gaineratu du.

Extremadurako presidente ohiak aitortu du onena "herrialdeak bizi duen egoera arriskuan jarriko ez lukeen" formula bat litzatekeela, baina gaineratu du: "Orain ez zait horrelakorik burura etortzen".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena