15:01

Politika

Aurreratu dute data

Otegi martxoaren 1ean geratuko da aske

Agentziak | Erredakzioa

Auzitegi Nazionalak Batasunako bozeramaile ohiaren kartzelatik irteteko data aurreratu du; izan ere, Bateragune operazioan atxilotu zirenetik epaitegian egindako agertzeak zenbatu ditu.

  • Arnaldo Otegi, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

    Arnaldo Otegi, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Nazionalak martxoaren 1era aurreratu du Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile ohiaren kartzelatik irteteko data; izan ere, 2009ko urrian Bateragune operazioan atxilotu zutenetik epaitegian egindako agertzeak zenbatu ditu. Auzitegi Nazionalak ia bi urte geroago ezarri zion kartzela-zigorra, legez kanpo zegoen alderdia berreraikitzen ahalegindu izanagatik.

Hori dela eta, Auzitegi Nazionalak aurreratu egin dio Otegiri kartzelatik irteteko data; martxoaren 28an aske geratzea zegoen arreikusita.

Jose Luis Castro epaileak Otegiren defentsaren eskaera onartu du, eta Auzitegiak deskontatzeko egunen kalkulua egin du, erabakia hartu aurretik.

Lehen data, apirilaren 8an; gerora, martxoaren 28an, eta orain 1ean

Hasiera batean, Otegi apirilaren 8an irten behar zen kartzelatik, baina azaroan, likidazio berri baten ondorioz, Auzitegi Nazionalak erabaki zuen hamaika egun aurretik irtengo zela, eta martxoaren 28rako ezarri zuen data.

2011ko irailaren 16an, Auzitegi Nazionalak 10 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Otegiri, ETAko kidea agintari-mailan izatea egotzita, legez kanpo zegoen Batasuna Bateragune taldearen bidez berreraikitzen saiatu izanagatik.

2012ko maiatzean, Auzitegi Gorenak murriztu zion zigorra, sei urte eta erdira; izan ere, ondorioztatu zuten ez zuela ETAn agintzeko ahalmenik, eta, hortaz, ezin zutela jo ETAko zuzendaritzat.

Urtarrilaren 18an, Auzitegi Nazionalak Otegiren helegite bat arbuiatu zuen, alegia, kargu publikoren bat izateko gaitasungabetzearen aurkako helegitea. Defentsak zioen Bateraguneren epaiak ez zuela zehazten zein lan, kargu edo ohorerako gaitasungabetzea zen.

Otegik erantzun zuen zigorra 2014ko irailaren 4an sartu zela indarrean; izan ere, egun horretan geratu zen bertan behera gaitasungabetzeko beste zigor bat, terrorismoa goratu izanagatik ezarritakoa, alegia. Bateraguneren kondenaren likidazioa 2013ko urtarrilaren 24an onartu zuten, eta bertan ez zen oposiziorik izan; hortaz, sendotasuna bereganatu zuen kondenak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena