Politika
Gobernua osatzeko bilerak
Agentziak | Erredakzioa
Asteartean Rajoy hartuko du Felipe VI.ak, eta, ondoren, inbestidurarako hautagaia nor izan daitekeen jakinaraziko dio Kongresuko presidenteari.
Espainiako Gobernua osatzeko presidentegaiaren bila, Kongresuan ordezkaritza lortu duten alderdiekin (ERC eta EH Bildu kenduta) bigarren bilera-sortari ekin dio goizean Felipe VI.a erregeak. Aurreko hitzorduan bezala, diputatu gutxien eskuratu dituzten alderdietako ordezkariak hartu ditu hasteko: Pedro Quevedo Nueva Canarias alderdiko eleduna eta Isidro Martinez Oblanca Foro Asturiaskoa.
Quevedok erregeari jakinarazi dionez, Pedro Sanchezen alde egingo du buruzagi sozialistak presidente izateko hautagaitza aurkezten badu. Atzo bertan eman zuen horren berri Nueva Canariaseko kideak. Mariano Rajoyk hautagaitza aurkezteari uko egitea "harrigarria" dela esan du Quevedok, eta "prozesu hau oker erabiltzea" leporatu dio.
Hauteskundeak berriro egitearen kontra agertu da PSOErekin batera aurkeztu zen alderdi horren bozeramaileak; izan ere, hauteskundeak berriro egin behar izateak "min handia egingo lioke Gorteen izen onari". Horren ustez, "bada gobernu berri bat osatzeko baldintzarik, baina erantzukizunez jokatu behar dugu".
Quevedo hartu ondoren, Foro Asturias alderdiko Isidro Martinez Oblancarekin izan da erregea. Honek Mariano Rajoyren aldeko botoa emango lukeela jakinarazi dio Felipe VI.ari, eta susperraldi ekonomikoari lagunduko dion gobernu baten aldekoa dela azpimarratu du.
Arratsaldean, Coalicion Canaria alderdiko eledunarekin bildu da Felipe VI.a.
Asteartean amaituko du bilera-sorta, astearte arratsaldean Rajoy hartuta, eta Patxi Lopez Kongresuko presidentearekin bilduko da ondoren, balizko presidentegaiaren izena jakinarazteko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa