23:03

Politika

Itunak

Rajoy eta Rivera gobernu-aukerak aztertzeko bilduko dira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Batzar hori Espainiako erregeak deituko duen bigarren bilera-sortaren ostean egingo dutela adostu dute PPko eta Ciudadanoseko buruzagiek.

  • Albert Rivera eta Mariano Rajoy, Moncloa Jauregian. Artxiboko irudia

    Albert Rivera eta Mariano Rajoy, Moncloa Jauregian. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak eta Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiak adostu dute elkarrizketak hasiko dituztela egoera politikoa eta gobernu-aukera ezberdinak aztertzeko.

Rajoyk eta Riverak telefonoz hitz egin dute arratsalde honetan eta solasaldi horretan adostu dute biltzearena, Ciudadanosek jakinarazi duenez.

Bi alderdien arteko batzar hori Felipe VI.enak deituko duen bigarren bilera-sortaren ostean egingo dute. Espainiako erregea datorren asteazkenean hasiko da Diputatuen Kongresuko talde parlamentarioekin biltzen.

Ciudadanosen arabera, Riverak eta Rajoyk bi alderdien arteko adostasunak eta desadostasunak zeintzuk diren aztertuko dute, eta lehendabizikoak Espainiak “erreforma sakonak” behar dituela helaraziko dio PPko buruzagiari.

Bestalde, Alderdi Popularrarekin egingo duen moduan, Riverak Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiarekin ere elkartu nahi du eta hala jakinaraziko dio datozen orduetan.

Ciudadanoseko eta Alderdi Sozialistako ordezkarien arteko balizko batzar hori Espainiako erregeak bilera-sorta amaitu ostean izango litzateke.

PSOEren Batzorde Federala

Bestalde, Alderdi Sozialistaren zuzendaritzak Batzorde Federala bilduko luke, Pedro Sanchezek Podemosekin edo beste alderdi batzuekin gobernatzeko ituna eginez gero, PSOEko baroiek akordioa berresteko asmoz.

Andaluzia, Gaztela-Mantxa eta Valentziako federazioek eskatu dute balizko edozein akordio Batzorde Federalaren onespena jaso behar izatea.

Cesar Lunea PSOEko Antolakuntza idazkariak esan du alderdiaren zuzendaritza ez dagoela behartuta batzordea deitzera, baina gobernatzeko akordioaren bat lortuz gero, itun hori batzordera eramatea prest egongo litzatekeela erantsi du.

ela erantsi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena