09:44

Politika

Inbestidura

Erregearen bilera-sortak 'denbora' beharko duela esan du Lopezek

agentziak | erredakzioa

Kongresuko presidentea Felipe VI.arekin batzartu da, monarkak hartu beharko dituen alderdien zerrenda entregatzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Lopez Kongresuko presidenteak aitortu egin du ez dakiela zenbat iraungo duen Felipe VI.a Espainiako erregeak abiatuko duen bigarren bilera-sortak, baina "denbora" beharko duela uste du.

Lopez estatuburuarekin batzartu da astelehen arratsaldean, Zarzuela Jauregian, harekin bilduko diren alderdien zerrenda entregatzeko.

Behe Ganberako presidenteak azaldu duenez, zerrenda lehen bilera-sortan emandako berbera da, hau da, ordezkaritza duten guztiak, ERC eta EH Bildu izan ezik, berriz ere uko egin baitiote parte hartzeari.

Hain zuzen ere, ondokoak hartuko ditu Felipe Borboikoak hurrengo egunetan: Nueva Canarias, Foro Asturias, Coalicion Canaria, UPN, EAJ, IU-Unidad Popular, En Marea, Democracia y Libertad, Compromis, En Comu, Ciudadanos, Podemos, PSOE eta PP.

Orain, Errege Etxeak bilerak egiteko egutegi bat proposatu beharko du, eta alderdiekin datak zehaztu ondoren egingo du publiko. Joan den astean, bilera-sortak bost egun iraun zuen.

Zarzuelatik ez dute zehaztu oraindik nor proposatuko duen erregeak inbestidura saiorako, baina litekeena da Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia izatea.

Sozialisten buruak adierazi du onartu egingo duela Gobernua osatzen saiatzea, erregeak eskatzen badio, baina PPko "norbaiti" dagokiola ohartarazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena