Politika
Negoziazioak
Agentziak / Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidenteak PSOEren idazkari nagusiari ohartarazi dio, gobernatzen badu, Podemosen aginduetara eta umiliatuta egingo duela.
Albisteak (3)
Mariano Rajoy PPren buruak Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiari ohartarazi dio gobernatuz gero “Podemosen aginduetara eta umiliatuta” egingo duela. Espainiak behar duena, haatik, “duintasuna” duen presidentea dela nabarmendu du.
PP Kordoban zuzendaritza bilera egin ondoren egin dituen adierazpenetan, babes nahikorik ez duelako inbestidura ekitaldira ez aurkeztea erabaki izana defenditu du: “Iruzurra eta errespetu falta izango zen Kongresura aurkeztea inbestidura eztabaida galtzeko”. Ildo horretan, PSOEren buruzagiak Podemos, IU eta independentziaren aldekoen babesarekin sortu nahi duen gobernua kritikatu du, “gure herrialdeari min handia egingo diolako eta Senatuan, popularren gehiengoarekin ezingo duelako gobernatu”.
Rajoyk PPren boto-emaileei agindu dienez, “ziur egon daitezke Senatuan dugun gehiengoa eta Kongresuan ditugun diputatuek ez dutela utziko ez bururik ez hankarik ez duten erabakiak hartzea”.
“Espainiaren Batasuna, subiranotasun nazionala, espainiarren arteko berdintasuna, errekuperazio ekonomikoa eta enplegu hazkundea” defendituko dutela adierazi du jarduneko presidenteak.
"Jolasean"
Rajoyren esanetan, PP ez da euren alderdiaren aldeko botoa eman dutenekin “jolasean” arituko: “Ez dut babesik bilatuko subiranotasun nazionala onartzen ez dutenen artean, berdinak ez garela uste dutenen artean, edo gure herrialdea porrot ekonomikora eraman dezaketenen artean”.
Berriro hauteskundeak egin behar izatea, porrota izango litzateke Rajoyren aburuz. Hala, PSOErekin eta Ciudadanosekin koalizio handia egitearen aldeko apustua berretsi du. Dena dela, Pedro Sanchezek berarekin hitz egiteari ezetz esan diola esan du beste behin ere eta PSOEren buruari aurpegiratu dio PP ez beste alderdi guztiekin hitz egiteko borondatea izatea.
“Bizitzan zein politikan ez da dena balekoa” esanez eman dio amaiera Rajoyk bere hitzaldiari. Kongresuan gehiengorik ez duela jakinda, inbestidura ekitaldira aurkeztea PPren zazpi milioi boto-emaileei “iruzur” egitea eta “errespeturik ez izatea izango litzateke, are, Podemosek Sanchezi biko gobernu eskaera egin eta gero”.
Helburua PPren hautagaia ez aukeratzea eta bi hilabeteko epea abiatzea bada, “PPren boto-emaileak erabiltzea” onartuko ez duela gaineratu du.
Abenduaren 20an herritarrek alderdiei mezu bat helarazi ziela esan du Rajoyk: “Hitz egiteko, elkarren artean ulertzeko eta arazorik izanez gero konpontzeko eskatu ziguten. PPk hala ulertu du, bederen”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa