Sanchezek Rajoyren 'porrotari' itxarongo dio Gobernua proposatzeko
Pedro Sanchez sozialisten burua epeak agortzearen eta prozedura errespetatzearen alde azaldu da gaur. Esan duenez, jarduneko presidente Mariano Rajoyri dagokio lehendabizi inbestitzeko aukera izatea, eta, behin "porrot" egiten duenean, berak aldaketa Gobernu bat proposatuko duela.
"Rajoyren txanda da, baina espainiarrek ez dezatela zalantzarik izan Rajoyk porrot egiten badu, PSOEk ahalegin guztiak egingo dituela Gobernu aurrerakoi bat egon dadin", adierazi du Sanchezek Kongresuan eman duen prentsaurrekoan, erregearekin bildu ostean.
Sanchezek erregeari jakinarazi dio "ezkerrari eta eskuinari eskua luzatzeko prest" dagoela, adostasunak eraikitzeko asmoz, baina nabarmendu duenez, "lasterbideek ez dute balio", eta Rajoyk bere inbestidura aurkezteko "eskubidea, betebeharra eta obligazioa" duela azpimarratu nahi izan du.
Horren ostean izango da, Rajoyk porrot egiten badu, "PSOEk bere erantzukizunari eta obligazioari eta milaka espainiarren nahiari helduko dion unea, aldaketa zuzendu eta politika progresistak egingo dituen Gobernu egonkorra egon dadin".
Modu horretan Podemos, Ciudadanos eta beste alderdi politiko batzuekin adostasunetara heltzearen aldeko apustua egin du, eta "zortzi adostasun handi" proposatuko dizkie.
Azaldu duenaren arabera, adostasun horietako lehendabizikoa "ekonomiaren bidezko berpizkundea" izango da; bigarrena, kultura eta hezkuntzari buruzkoa, LOMCE legea bertan behera uzteko; hirugarrena, "PPk kaltetutako" ongizatearen Estatua berreraikitzea.
Horrez gain, Toledoko itunean adostasunak egotearen aldeko agertu da, pentsioak bermatzeko; baita bizitza demokratikoa leheneratzeko itun baten alde eta genero indarkeriaren aurkako beste itun baten alde ere.
Sanchezek azaldu duenez, zazpigarren akordioa "Europaren eraikuntzan Espainiak galdu duen papera berreskura dezala" izango da, eta azkena, PSOE proposatzen ari den Konstituzioaren erreforma.
aren erreforma. aren erreforma.Albiste gehiago politika
Sanchezek 2026ko aurrekontuak aurkeztuko ditu eta legegintzaldia agortuko du, nahiz eta ez onartu
Espainiako Gobernuko presidenteak talde guztiekin hitz egiteko asmoa agertu du, aurrekontu berriak aurrera ateratzeko.
Aitor Estebanek Ertzaintzaren izaera demokratikoa zalantzan jarri izana aurpegiratu dio EH Bilduri
Aitor Esteban EBBko presidenteak EAJren sorreraren 130. urteurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu du. "Ertzaintza da gure erakunderik preziatuenetako bat", adierazi du ekitaldian. "Barregarria da kale borrokako asaldatzaile horiek autoritarismoaz eta iraganeko logikaz hitz egiten entzutea", erantsi du. "Nortzuk eta horiek izango dira guri demokrazia eta tolerantzia lezioak emango dizkigutenak, bai zera!", azpimarratu du.
Giza Eskubideen Behatokiak eta Josu Mujikaren familiak lau kazetari deklaratzera deitzeko eskatu dute
Era berean, Mujikaren heriotzaren 50. urteurrena betetzean, 2019an Bilbon eta Madrilen, 'Yo confieso. 45 años de espía' liburuaren aurkezpenak antolatu zituzten bi pertsonen testigantza jasotzea eskatu du GEBehatokiak.
Pintada batean, Aburtori "hiltzaile" izatea leporatu eta "heriotza okerrena" opa diote
Bilboko alkateak adierazi duenez, "kritika konstruktiboa beti da ona", baina "iraina, mehatxua, errespetu falta eta beste pertsona bati heriotza opatzea, justifikaezina izateaz gain, gizartearen kontrako mespretxua da".
Eusko Jaurlaritzako eta EH Bilduko ordezkaritzak AEBetara abiatu dira Boiseko Jaialdian parte hartzeko
Imanol Pradales lehendakaria Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren buru izango da. Bestalde, EH Bilduren ordezkaritza Jon Iñarritu Kongresuko diputatuak eta Edurne Benito del Valle Eusko legebiltzarkideak osatuko dute.
EAJk 130 urte daramatza "Euskadi eraikitzen", eta lore-eskaintza egingo dio Sabino Aranari urteurrena ospatzeko
Ekitaldia Albia lorategian izango da, Bilbon, Sabino Arana alderdiaren sortzailearen estatuaren aurrean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Ondoren, Aitor Esteban EBBren presidentea Boisera (AEB) joango da, Euskal Kulturaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko.
Eusko Jaurlaritzak "erabat gaitzetsi" ditu Bingen Zupiriaren eta Ertzaintzaren aurkako pintadak
Eusko Jaurlaritzak "babes osoa" adierazi die Bingen Zupiria Segurtasun sailburuari eta Ertzaintzako eta udaltzaingoetako profesional guztiei, azken egunetan haien aurka izandako eraso eta pintadak direla eta. "Kezkatu egiten gaitu gertakari larrien aurrean isiltzea edo garrantzia kentzea erabakitzen duten arduradun politikoak egoteak", nabarmendu du Maria Ubarretxenak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. Gainera, erantzukizunerako deia egin du, jaiak "errespetuz eta askatasunez" gozatzeko.
Jaiotzagatiko baimena 17 astera luzatzea eta zaintzagatikoaren zati bat ordaindua izatea adostu dute Sumarrek eta PSOEk
Biharko Ministroen Kontseiluan onartu nahiko luke Sumarrek dekretu berria. Neurri berriak ezarrita, besteak beste, kontziliaziorako Europako zuzentaraua ez betetzeagatik EBk Espainiari isuna jartzea saihestu nahi da.
Eusko Jaurlaritzak "balorazio gazi-gozoa" egin du EBren eta AEBren arteko muga-zergen akordioari buruz
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak EITBri adierazi dionez, akordioak alderdi positiboak nahiz negatiboak ditu. Haren ustez, "hobe da akordioa lortzea, gerra komertziala izatea baino". Halaber, automobilgintzaren gaineko muga-zergak % 25etik % 15era murriztea positiboa dela iritzi dio, bai eta, oro har, ziurgabetasun garaiari amaiera ematea ere. Alderdi negatiboen artean, Euskadi herri esportatzailea den heinean, muga-zergak egote hutsak dakarren kaltea nabarmendu du sailburua. Era berean, deitoratu egin du altzairuaren eta aluminioaren gainean % 50eko muga-zergak mantentzea.
PSNk "nazkagarritzat" jo du 'Koldo auziaren' baitan ustez agintariak espiatu izana
Gainera, Esther Iso PSN-PSOEko Antolakuntza idazkariak salatu du Nafarroako eta Estatuko eskuindar alderdiek audioak politikoki erabiltzen dituztela: "Nahikoa da audio batzuk erabiltzeaz, irudia zikintzeko eta gobernua zapuzteko helburu bakarrarekin".