Politika
Zarzuela
eitb.eus
Horren ondoren, Patxi Lopezekin elkartuko da inbestidurarako hautagaia jakinarazteko.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Felipe VI.a Espainiako erregeak gaur amaituko du Kongresuan ordezkaritza lortu duten alderdi politikoetako ordezkariekin hasitako bilera erronda, eta inbestidurarako hautagai bat proposatuko du ondoren. Pablo Iglesias Podemoseko burua, Pedro Sanchez PSOEkoa eta Mariano Rajoy PPko presidentegaia hartuko ditu gaur erregeak.
Azken orduetan izandako bileretan erregeak berak iradoki duenaren arabera, Mariano Rajoy PPko burua proposatuko du, Rajoyk berak bart gauean esan baitu hautagai izateko indarra baduela.
PPri botoa eman zioten 7 milioi herritarrak gogoan, presidente izateko hautagaitza aurkeztuko duela adierazi du jardunean den Espainiako presidenteak. Gobernua osatzeko lehen ahalegina zerrendarik bozkatuenak egin behar duela uste du PPk, eta PSOE bat dator iritzi horrekin.
PPk huts egiten duenean egingo du saiakera Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak. PPk, PSOEk eta Ciudadanosek osatuko luketen koalizio handia lortzea da oraindik ere Mariano Rajoyren helburua, baina atsekabez adierazi du ezin duela Pedro Sanchezekin hitz egin, horrek ez baitu berarekin hitz egin nahi.
Horretan laguntzeko prest azaldu zaio Rajoyri Ciudadanoseko burua. Albert Riverak esan du PSOEren eta PPren artean bitartekari lanak egiteko prest dagoela itun handi hori lortzeko dauden oztopoak leuntzeko. Nolanahi ere, talde guztiek berretsi dute ez dutela Mariano Rajoy zein PP babestuko.
PSOEk, Podemosek eta EAJk ere argi utzi dute PPri ezezkoa emango diotela. EAJk ez du argitu, aldiz, PSOE babesteko prest egongo litzatekeen. Izan ere, Joseba Agirretxea diputatuak esan du jeltzaleen babesa ez dela doakoa izango.
doakoa izango.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa