Politika
Itunak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sanchezen arabera, Mariano Rajoyk ez du inolako negoziaziorik hasi gainerako talde parlamentarioekin, "lau urtetan nahi izan duena egin duelako eta orain inorekin ados jartzeko gai ez delako”.
Albisteak (2)
Pedro Sanchezek berretsi egin du, Mariano Rajoyk huts egiten badu, gobernu progresista bat osatzen saiatuko dela, eta Alderdi Popularra inorekin adostasunetara heltzeko gai ez dela azpimarratu du.
PSOEko idazkari nagusiak Donostian egin ditu adierazpenok; ekitaldian, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia eta Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia izan dira.
“Madrilen kazetariak despistatuta daude, Mariano Rajoy gobernua osatzeko egiten ari omen den balizko negoziazioen inguruan informaziorik ez dutelako; baina hori ez da PP diskrezioz jokatzen ari delako: ez dute informaziorik, negoziaziorik ez dagoelako”, nabarmendu du.
“Lau urteotan nahi dutena egin dute, gainerako talde parlamentarioekin kontatu gabe, eta, ondorioz, orain ez dira gai inorekin adostasunetara heltzeko”, erantsi du.
Horrenbestez, Sanchezek esan du indartsu ikusten duela bere burua gobernua osatzen ahalegintzeko. “PSOEk aurretik eginkizun handia dauka, elkarrizketaren, negoziazioaren, eraldaketaren eta modernizazioaren bitartez gure herriaren egoera ekonomikoa eta soziala aldatzeko eta demokraziaren eraberritzea gauzatzeko”, azaldu du.
Ildo horretan, lau urte hauetan esan duenarekiko eta Alderdi Sozialistari botoa eman dieten herritarrenganako “leiala” izango dela azpimarratu du.
Amaitzeko, Sanchez ziur agertu da PSOEk Kongresuan aurkeztu dituen 17 proiektuek alderdi progresisten babesa izango dutela. “Espainiak itun handiak beharko ditu eraldaketa egin nahi bada”, gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa