16:06

Politika

Arnaldo Otegi

Jaurlaritza: 'Ez du zentzurik Otegiren inhabilitazioak'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Nolanahi ere, Batasuneko buru ohiak jarriko duen helegiteak aurrera egingo duela dirudiela uste du Gasteizko Gobernuak.

0:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Espainiako Justiziak Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiari ezarritako inhabilitazioak ez duela "zentzurik", baina Batasuneko buru ohiak jarriko duen helegiteak aurrera egingo duela dirudiela gaineratu du.

Astearteroko Gobernu Kontseiluaren ostean egindako agerraldian, Erkorekak gogorarazi du Jaurlaritzak beti argudiatu izan duela Otegi kondenatzeko arrazoirik ez zegoela Bateragune auzian.

Espetxe zigorra ez ezik, Auzitegi Nazionalak kargu publikoan aritzeko debekua ere ezarri zion Otegiri, eta buruzagi abertzaleak helegitea jarri zuen inhabilitazio horren aurka, baina atzo atzera bota zuen auzitegiak.

Nolanahi ere, Auzitegi Nazionalaren erabakiak ez duela Otegiren egoera "aldatzen" azaldu du Sortuk, epaiak ez duelako zehazten buruzagi abertzaleak hauteskundeetara aurkezteko debekua duenik.

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, Auzitegi Nazionalaren erabakia "beste garai batekoa" dela dirudi, eta, beraz, Jaurlaritzak ez du neurria "ulertzen".

Dena dela, antzeko beste kasu batzuetan gertatutakoa ikusita, Otegiren defentsak jarriko duen helegiteak "aurrera" egingo duela ematen duela aurreratu du.

Hori bai, Espainiako Justizia auzitegiek nola jokatuko duten asmatzen saiatzea "oso arriskutsua" dela ohartarazi du.

ohartarazi du.

ohartarazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena