Politika
Auzitegi Nazionala
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Joseba Azkarragak espero du akusatuen, fiskaltzaren eta biktimen elkarteen arteko akordio gehiago ematea, espetxeratzeak saihesteko eta kartzelak husten hasteko.
Joseba Azkarraga Sareren bozeramailea. Argazkia: EFE
Joseba Azkarraga Sareren bozeramaileak “oso garrantzitsutzat” jo du asteon ezker abertzaleko 35 buruzagiren defentsak Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzarekin eta biktimen bi elkartearekin lortutako akordioa.
Auzitegi Nazionalean erdietsitako ituna nabarmentzekoa dela esan du, pertsona horiek espetxean sartzea ekidin dutelako eta egindako mina aitortu dutelako.
Politikagintzan aritzeagatik hasitako “epaiketa politiko guztiak” amaitzea eskatu du eta hemendik aurrera izaera horretako akordio gehiago egongo direnaren itxaropena agertu du.
“Urrats oso garrantzitsua da; kartzelan betetzen jarraitu beharrean, espetxeak jendez husten hastea suposatzen duelako”, erantsi du.
Bestalde, Sortuk ETAko presoei egungo legedi espainiarra onartzeko eta indibidualki urratsak ematen hasteko izana babestu du.
Hala ere, Azkarragak gogora ekarri du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) 2013an iragarri zuela Espainiako legedia onartzen zuela. Beraz, Sortuk orain eskatutakoa, EPPK-k duela ia hiru urte onartutako tesia dela esan du.
a dela esan du.a dela esan du.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa