Politika
Hitzaldia Bilbon
agentziak | erredakzioa
Nafarroako presidentearen iritzian, Estatuan "erronka zaila da gobernagarritasuna, baina ez ezinezkoa, eskema zaharrak atzean utzi eta aniztasunaren alde eginez gero".
Uxue Barkos Nafarroako presidentearen iritzian, Espainiako Gobernuan "badago aldaketa gauzatzeko tarterik", baina horretarako behar-beharrezkoa da nahi izatea.
Bilboko Sabino Arana Fundazioak antolatuta emandako hitzaldi batean egin ditu adierazpen horiek Barkosek, Pedro Sanchez PSOEren buruak beste alderdi batzuekin Gobernua osatzearen inguruan galdetu diotenean.
"Nahi egin behar da, egin egin daiteke eta. Zaila da, ezin dugu geure burua engainatu, baina, nire ustez, badago desberdinen artean aldaketa antolatu eta bideratzeko tarterik. Gainera, badago mezurik horren inguruan", azaldu du. "Nahi izatea da kontua, edo etxean ahal izatea", gaineratu du Barkosek.
Nafarroako presidentearen ustez, Estatuan "erronka zaila da gobernagarritasuna, baina ez ezinezkoa, eskema zaharrak atzean utzi eta aniztasunaren alde eginez gero". Halere, "garai berriak" direla eta, "inoiz baino esfortzu handiagoa egin behar dago desberdinen artean adostasunak lortzeko", esan du.
Nafarroaren eredua
Halaber, Nafarroan hauteskundeak egin ostean, Parlamentuan "agertoki zaila" geratu zela gogorarazi du, baina Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren eta Ezkerraren "elkarrizketari eta ulermenari" esker, aldaketa gauzatu ahal izan zutela nabarmendu du, "eskuzabaltasunez" jokatu zutelako.
"Orain Gobernu sendoa eta egonkorra dugu Nafarroan", Nafarroako presidentearen aburuz, "gai polemikoak eta desadostasunak izan badira ere".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa