13:52

Politika

'XAKE-MATE' AUZIA

Saiz epailea ezesteko Arraizek egindako eskaera atzera bota dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sortuko bozeramailearen iritzian, 'xake-mate' auzia tramitera onartzeko autoan 'ebazpena' jaso zuen epaileak, eta hori dela eta, aurkeztu zuen, ekainean, epailea ezesteko eskaria.

  • Asier Arraiz (Sortu)

    Asier Arraiz (Sortu)

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Roberto Saiz 'Xake-mate' auziko epaile-instruktorea ezesteko Hasier Arraizek, joan den ekainean, aurkeztutako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Guardia Zibilaren operazio baten ondotik Sortuko bozeramaileak egindako adierazpenen harira zabaldutako auziaren autoa onartu ondoren eskatu zuen Arraizek Saiz epailea ezestea edo kasutik apartatzea.

Arraizen iritzian, auto horretan epaileak, jada, kasuari buruzko "ebazpena" kaleratu zuen, eta horren aurrean, epailea ezestea eskatu zuen.

Nekane Bolado epaileak gaur kaleratu duen autoan jasotzen denez, ez dute Arraizen eskaera onartu Saiz epailea ezesteko. Bere erabakiari helegitea jartzeko aukera dagoela zehaztu du Boladok; autoa kaleratu eta hiru egunekoa epea du Arraizek errekurritzeko.

Sortuko bozeramaileak esan zuenez, prozedura osoa "guztiz kutsatuta" dago eta bere kontrako "gorrotoa" agerian geratzen ari da.

ratzen ari da.

ratzen ari da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena