Politika
Katalunia
Agentziak | Erredakzioa
Alderdi Popularrak idazki bat aurkeztu du Kataluniako Parlamentuan, inbestidura-prozesurako Parlamentuko araudia ez dela betetzen salatzeko.
Alderdi Popularrak idazki bat aurkeztu du gaur goizean Kataluniako Parlamentuaren aurrean. Idazki horretan, salatu egiten du Parlamentuak inbestidura-prozesua egiteko zehaztuta daukan araudia ez dela betetzen ari, "ezin delako inolako eztabaidarik hasi, gutxienez bi egun aurretik ez bada eztabaida horretan oinarri gisa erabiliko den dokumentazioa banatu".
Irailaren 27ko hauteskundeetan PP alderdiaren zerrendaburua izan zen Xavier Garcia Albiolek idazkian adierazten duenez, "araudiaren 82. artikuluak dio ezin delako inolako eztabaidarik hasi, gutxienez bi egun aurretik ez bada eztabaidaren oinarri gisa erabiliko den txostena, irizpena edo dokumentazioa banatu, baldin eta ez badago kontrakorik dioen Parlamentuko Mahaiaren edo batzordearen akordio bat".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa