18:24

Politika

Katalunia

Carles Puigdemont, kazetari bat Generalitateko buru

Agentziak | Erredakzioa

Gironako alkate eta Independentziaren Aldeko Udalerrien (AMI) presidente dena Generalitateko presidente berria izango da, Artur Masen ordez, itxura guztien arabera.

1:11
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carles Puigdemont (Amer, Girona, 1962) Gironako alkatea da egun 2011tik, baita Independentziaren Aldeko Udalerrien (AMI) presidente ere.

Filologia Katalana ikasi zuen eta kazetaria da lanbidez. El Punt egunkariaren erredaktorea izan zen, 1999. urtetik 2002. urtera arte Kataluniako Albisteen Agentzia zuzendu zuen, baita Catalonia Today egunkariko zuzendaria ere, ingelesez argitaratzen zen Kataluniako egunkari bat.

Puigdemont Convergència Democràtica de Catalunya (CDC) alderdiko militantea da, eta 2007an CiUko zerrenda-burua izan zen Gironako Udalerako hauteskundeetan, baina ez zituen irabazi eta oposizioan egon zen. 2011ko uztailaren 1etik aurrera bertako alkatea da.

Gaur egun, Convergència-ko buruetako bat da, eta Junts pel Sí alderdiko (JxSí) diputatua.

1994an katalanez idatzitako liburu bat argitaratu zuen Cata... què? Catalunya vista per la premsa internacional izenekoa; horrez gain, komunikazioari eta teknologia berriei buruzko zenbait saiakeraren egilea ere bada.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena