Politika
Auzitegi Nazionala
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EHAKren jarduera ekonomikoarekin lotuta egin dituzte inputazioak.
Inputatutakoen agerraldia. EFE
Ezker abertzaleko 27 ordezkari inputatu gisa deklaratzera deitu dituzte hilaren 11rako eta 12rako, Auzitegi Nazionalean, "dirua zuritzea, ondasunak ezkutatzea eta erakunde terroristarekin kolaboratzea" egotzita.
Aiert Larralde abokatuak prentsaurrekoan azaldu duenez, EHAKren jarduera ekonomikoarekin lotuta egin dituzte inputazioak, Batasuna-EHAK-ANV auzitik sortutako beste atal baten baitan.
Larralderen esanetan, ikerketa 2007an abiatu zuten, baina sekretuan izan dute orain arte. Urte horretan, baina, orain inputatutakoek deklaratu behar izan zuten Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko 5. instrukzio epaitegiko epailearen aurrean.
Abokatuaren iritziz, ez da posible irakurketa politikoa egitea inputazioekin, eta horren atzean "beste motatako arrazoi batzuk" daudela uste du. "Ez dakigu zergatik egon den [auzia] geldirik 2007tik, eta orain Poliziak beste txosten bat aurkeztu duen, datu edo froga berririk gabe. Fiskalak berriz ekin dio ikerketari, arrazoi juridikorik gabe, eta epaileak berriro deitu ditu deklaratzera", esan du.
Hain zuzen ere, inputatutako 27 pertsonak hauek dira: Martxelo Alvarez, Gotzon Amaro, Eli Zubiaga, Urko Aiartza, Gorka Elejabarrieta, Jon Andoni Lekue, Xabi Larralde, Zigor Gogeaskoetxea, Jean Claude Aguerre, Giuliano Cavaterra, Patricia Martinón, Gregorio Jimenes, Idoia Aiastui, Mikel Aznar, Ainhoa Landaberea, Imanol Nieto, Nerea Goikoetxea, Eider Imaz, Asier Coloma, Hodei Egaña, Miguel Lejarza, Arkaitz Rodriguez, Iñaki Intxusta, Joseba Ilzarbe, Asier Altuna, Fernando Gaztelu, eta Juan Carlos Tapia.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa