13:26

Politika

Urtarrilaren 9an

U9ko martxetan parte hartzeko deia egin dute hainbat pertsona ezagunek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sarek urtarrilaren 9rako Baionan eta Bilbon deitutako manifestazioak babestu dituzte, besteak beste, Rosa Rodero ETAk hildako Joseba Goikoetxea ertzainaren alargunak eta Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak

0:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gizarteko arloko hainbat pertsona ezagunek gaur salatu dutenez, egungo kartzela politikak "konfrontazioan jartzen du azpimarra eta zauriak ixtea eragozten du".

Goizean Bilbon egindako prentsaurrekoan, gizarte arloko hainbat aurpegi ezagun izan dira manifestazioari babesa ematen, besteak beste, Rosa Rodero ETAk hildako Joseba Goikoetxea ertzainburuaren alarguna, Teresa Toda, Joseba Azkarraga, Nazario Oleaga Bizkaiko Abokatuen Kolegioko dekano ohia, Tasio Erkizia, Tontxu Campos, Juan Daniel Barandiaran, Edurne Brouard, Idoia Muruaga, Gorka Espiau, Kepa Junkera, Begoña Errazti, Andoni Txasko, Iñaki Zarraoa eta Iñaki Lasagabaster.

Halaber, Juanito Oiarzabal, Garbiñe Biurrun eta Kirmen Uribe prentsaurrekoan egon ez badira ere, manifestazio deialdiarekin bat egin dute. Guztien izenean, "Gure izenean ez" izeneko komunikatua irakurri dute Kepa Junkerak eta Idoia Muruagak, euskaraz eta gazteleraz. Horien esanetan, ezin dira isilik gelditu "mendekuan oinarritzen den eta presoen zein horien senitartekoen eskubideak urratzen dituen espetxe politikaren" aurrean.

Komunikatuaren sinatzaileak ideologia politiko, lanbide, jarduera kultural zein sozial ezberdinetako pertsonak direla nabarmendu ostean, bozeramaileek adierazi dute ez dutela nahi beren izenean "giza eskubideak urratzen" jarraitzerik.

"Argi eta ozen jaiki gara gure izenean mendekuzko kartzela politika mantendu nahi dutenen aurrean, presoen eta horien senitartekoen eskubideak urratzen dituztenen aurrean", esan dute.

Bestalde, manifestuaren sinatzaileek azpimarratu dute lau urte igaro direla ETAk haren jarduera armatua behin betiko amaitu zuela iragarri zuenetik. Ildo horretan, salatu dute konfrontazioan azpimarra jartzen duen jarrera politikoa nagusi dela eta zauriak ixtea eta elkarbizitzarako pausoak ematea eragozten duela.

Hori dela eta, Espainiako Gobernuak 27 urtez euskal presoen kolektiboari ezarri dien "urruntze eta sakabanaketa politika"ren ondoren, sufrimenduari amaiera emateko eta zauriak ixteko euskal gizartearen gehiengoak sarritan Espainiako Gobernuari egindako eskariei "jaramonik ez egitea" deitoratu dute.

"Ez dugu isilik egon nahi", aldarrikatu dute. Horien hitzetan, isilik geldituz gero, "bizi osoko kartzela zigorra posible egiten duen salbuespenezko legedi bat" onartuko luketela ulertaraziko litzake.

raziko litzake.

raziko litzake.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena