Politika
Auzitegi Nazionala
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kataluniako presidente ohiak eta Marta Ferrusolak otsailaren 10ean deklaratu beharko dute epailearen aurrean.
Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak Jordi Pujol Kataluniako presidente ohia eta haren emaztea, Marta Ferrusola, auzipetu ditu, dirua zuritzea egotzita. Otsailaren 10ean deklaratu beharko dute biek. Biharamunean, berriz, Jordi Pujol Ferrusolak deklaratuko du.
Bartzelonako Auzitegiko 31. instrukzio epaitegiak kasua ikertzeko eskumenik ez zuela erabaki ostean, De la Mata epailearen esku geratu zen auzia. Jordi Pujol, Marta Ferrusola eta haien zazpi semeetatik lau (Jordi, Marta, Mireia eta Pere) daude kasu horretan inputatuta.
Bestalde, aipatzekoa da Jordi Pujol Ferrusolak berak eskatu duela epailearen aurrean deklaratzea. UPyD da akusazioa eta espetxean sartzea edo bestelako kautelazko neurririk hartzea erabaki behar du epaileak, hala nola, pasaportea kentzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa