Politika
Mobilizazioa
agentziak | erredakzioa
410 izan dira protestan parte hartu dutenak, hori baita sakabanatuta dauden presoen kopurua.
Protesta, Gasteizen. Argazkia: EITB
410 gazte kateatu egin dira Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko.
Bi orduz katearekin lotuta egon dira Legebiltzarraren atarian, Espainiako Gobernuak Nafarroako hiriburuan duen ordezkaritzan, Areatzako zubian eta Kontxako barandan. Mobilizazio baketsua izan da.
Guztira, 127 lagun identifikatu dituzte, eta bat atxilotu dute; izan ere, ertzain bati grabatzeko kamera hartu dio, eta Bilboko Itsasadarrera bota du. Agenteei atentatua egin izana eta kalteak egotzi dizkiote.
Protestariek azaldu dutenez, mobilizazioak beharrezkoak dira presoak eta herbesteratuak Euskal Herrira itzul daitezen. 410 izan dira, hain zuzen ere, protestan parte hartu duten gazteak, beste hainbeste direlako sakabanatuta dauden presoak, Ernaik jakinarazi duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa