20:14

Politika

Harrera

Nazio-aniztasuna aitortzen duen Estatu eredua eskatu du Urkulluk

agentziak | erredakzioa

Hala, lehendakariak "heldutasun politikoz" kudeatutako "trantsizio berria" eskatu du, errekonozimendu hori lortze aldera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du "nazio-aniztasun izaera aitortzen duen" Estatu ereduan "sinesten" duela, eta "heldutasun politikoz" kudeatutako "trantsizio berria" eskatu du, errekonozimendu hori lortze aldera.

Urkulluk harrera egin dio euskal gizarteari Gasteizko Lehendakaritzan, eta bertan, Espainiako eta EAEko gobernuen arteko "harremanak berriro ezartzea" aldarrikatu du, eta "benetako politika" egitearen aldeko apustua egin du, "etorkizunerako itunak" erdiesteko.

Hauteskunde orokorren ostean "elkarbizitzarako itun berri baterako aukera" irekitzen dela uste du lehendakariak, "elkarrekiko errespetuan, euskal nazio nortasunaren errekonozimenduan eta adostutakoa betetzeko bermean oinarrituta".

"Nazio-aniztasun errealitatea aitortzen duen Estatu eredu berri batean sinesten dut", adierazi du Jaurlaritzaren buruak.

Igandeko hauteskundeek "gogoeta sakona" merezi dutela iritzi dio, "gehiengo absolututik urrun dagoen garai berri bat" izango delako, eta "bestearen arrazoiak entzun eta ulertu, eta errespetutik abiatutako elkarrizketa politikoa abiatu" beharko delako.

beharko delako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena