Politika
Elkarrizketa Euskadi Irratian
E.IRRATIA | EITB.EUS
Lander Martinez Euskadiko Ahal Duguko bozeramaileak adierazi duenez, bere alderdiak independentziari buruzko erreferenduma egitea babestuko luke, Eusko Legebiltzarrak hala erabakiko balu.
Ahal Duguk independentziaren inguruko erreferenduma egitea babestuko luke EAEn, Eusko Legebiltzarrak hala erabakiko balu, Lander Martinez Euskadiko Ahal Duguko bozeramaileak asteazken honetan Euskadi Irratian adierazi duenez.
Hala, Katalunian gertatu bezala, Euskadin Legebiltzarrak erabakitzeko eskubidea gauzatuz independentziari buruzko galdera egin nahiko balu, galdera egitearen alde agertu da Pablo Iglesiasen alderdiko ordezkaria. ''Legebiltzarrak uste badu erreferendum bat eman behar dela, horrelako galdera bat egiteko, guk alde joko dugu. Uste dugu eskubide hori bermatu egin behar dela'', adierazi du Martinezek.
Abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan Ahal Dugu izan zen bozkatuena EAEn, EAJren aurretik. Ildo horretan, euskal politikan ezinbesteko bihurtu direla diote, eta emaitza horien inguruan galdetuta, Martinezek esan du Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJ gainditzea izango dela Ahal Duguren helburua.
EH Bildurekin adostasunak izan arren, desadostasunak ere badituztela adierazi du Martinezek; edonola ere, akordioetara heltzeko programak alderatu beharko direla azpimarratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa