15:46

Politika

4/08 auziko epaiketa

EHAKn egindako lana legezkoa zela esan dute azken auzipetuek

eitb.eus

Ezker abertzalearen aurkako makroepaiketak urteko azken saioa egin du astelehen honetan.

  • Akusatuak, Auzitegi Nazionalean.

    Akusatuak, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Batasuneko, EHAK-ko eta EAE-ANVko 35 kideren aurka Auzitegi Nazionalean abiatutako epaiketak laugarren eta urteko azken saioa izan du gaur.

 

Horretan, azken sei auzipetuek ere ukatu egin dute ETAko kide izatea edo talde armatuarekin lotura edukitzea.

 

Hain zuzen ere, honakoek deklaratu dute: Peio Galvez, Jesus Mari Agirre, Juan Carlos Ramos, Nekane Erauskin, Karmele Berasategi eta Auroren Martin.

Martinek ez ezik, gainerakoek lotura izan dute EHAKrekin: batzuk alderdiko langileak izan dira, eta beste batzuk, Nekane Erauskin, kasu, legebiltzarkideak, eta egindako lana legezkoa izan zela nabarmendu dute.

35 auzipetu

Batasuneko, EHAK-ko eta ANVko buruzagien makroepaiketaren baitan kide historikoak daude, hala nola, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorena.

Horiez gain, hauek dira auzipetuak: Karmele Berasategi eta Nekane Erauskin (EHAK) legebiltzarkide ohiak, Ino Galparsoro (ANV) Arrasateko alkate ohia, Juan Carlos Ramos, Jesus Mari Agirre, Eusebio Lasa, Joana Regueiro, Angel Maria Elkano, Asier Imaz, Mikel Garaiondo, Marije Fullaondo, Tomasa Alejandre, Haizpea Abrisketa, Arantza Santesteban, Karmele Aierbe, Jon Kepa Garay, Mikel Etxaburu, Aner Petralanda, Francisco Javier Urrutia, Mikel Gotzon Zubimendi, Nuria Alzugarai, Egoitz Apaolaza, Gorka Murillo, Ignacio Oralde, Iñigo Balda, Gorka Diaz Martín, Maite Fernandez Labastida, Aitor Aranzabal, Joseba Zinkunegi, Alazne Arozena, Peio Xabier Gálvez, Anton Gomez Lorente eta Aurore Martin.

Hasier Arraiz Sortuko presidenteari ere eragiten dio auziak, eta inputatuta dago, baina EAEKo Justizia Auzitegi Nagusiak epaituko du, legebiltzarkidea delako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena