15:52

Politika

4/08 auziko epaiketa

Lehen auzipetuek ukatu egin dute ETAren aginduetara jokatu izana

eitb.eus

Zazpi pertsonak deklaratu dute ezker abertzalearen aurkako makroepaiketaren lehen saioan.

  • Akusatuak, Auzitegi Nazionalean.

    Akusatuak, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Batasunaren, EHAKren eta EAE-ANVren aurkako makroepaiketaren baitan deklaratu duten lehen auzipetuek ukatu egin dute ETAko kide direla edo talde armatuaren aginduetara jokatu izana.

Epaiketa joan den urtarrilaren 12ean hastekoa zen, baina atzeratu egin behar izan zuten, auzipetutakoen hiru abokatu (Eukene Jauregi, Haizea Ziluaga eta Amaia Izko) atxilotu zituztelako.

Hain zuzen ere, gaur zazpi pertsonak deklaratu dute: Haizpea Abrisketa, Marisa Alejandro, Nuria Alzugaray, Egoitz Apaolaza, Aitor Aranzabal, Karmele Aierbe eta Alazne Arozena.

Denek ukatu egin dute ETArekin inolako loturarik eduki izana, eta alderdi independentisten baitan lan politikoak edo administratiboak egin zituztela azaldu dute.

Auzipetu guztiak batera heldu dira auzitegira. Bihar beste saio bat egingo dute, eta epaiketak martxoa arte iraungo du.

35 auzipetu

Batasuneko, EHAK-ko eta ANVko buruzagien makroepaiketaren baitan kide historikoak daude, hala nola, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorena.

Horiez gain, hauek dira auzipetuak: Karmele Berasategi eta Nekane Erauskin (EHAK) legebiltzarkide ohiak, Ino Galparsoro (ANV) Arrasateko alkate ohia, Juan Carlos Ramos, Jesus Mari Agirre, Eusebio Lasa, Joana Regueiro, Angel Maria Elkano, Asier Imaz, Mikel Garaiondo, Marije Fullaondo, Tomasa Alejandre, Haizpea Abrisketa, Arantza Santesteban, Karmele Aierbe, Jon Kepa Garay, Mikel Etxaburu, Aner Petralanda, Francisco Javier Urrutia, Mikel Gotzon Zubimendi, Nuria Alzugarai, Egoitz Apaolaza, Gorka Murillo, Ignacio Oralde, Iñigo Balda, Gorka Diaz Martín, Maite Fernandez Labastida, Aitor Aranzabal, Joseba Zinkunegi, Alazne Arozena, Peio Xabier Gálvez, Anton Gomez Lorente eta Aurore Martin.

Hasier Arraiz Sortuko presidenteari ere eragiten dio auziak, eta inputatuta dago, baina EAEKo Justizia Auzitegi Nagusiak epaituko du, legebiltzarkidea delako.

Bestalde, Arnaldo Otegi buruzagi abertzaleak lekuko gisa deklaratuko du, hilaren 16an.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena