17:17

Politika

Lapurreta

Agiri sekretuak ostu dituzte Felipe Gonzalezen bulegoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lapurretaren egilea edo egileak indarrez sartu dira bulegoan.

  • Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohia. EFE

    Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Agiri sekretuak lapurtu zituzten atzo Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiak Madrilen duen abokatu-langelan.

Poliziaren iturriak aipatuta EFE agentziak azaldu duenez, lapurreta atzo arratsaldean jazo zen.

Komisarian jarritako salaketaren arabera, lapurretaren egilea edo egileak indarrez sartu ziren bulegoan, 15:00ak eta 19:00ak artean.

Antza denez, hainbat agiri sekretu eta 300 euro ostu zituzten.

Eraikin horretan ez dago segurtasun iraunkorrik.

El Pais egunkariak jakinarazi duenez, Gonzalez eta horren lankideak bulegoa miatzen ari dira oraindik, zerbait gehiago falta ote den egiaztatzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena