20:19

Politika

Hauteskunde orokorrak

Otegiri hauteskunde mahai bateko presidente izatea egokitu zaio

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Batasuneko bozeramailea preso dago egun, Logroñoko espetxean, Bateragune auziagatik.

  • Arnaldo Otegi, Auzitegi Nazionalean egin zuten epaiketan.

    Arnaldo Otegi, Auzitegi Nazionalean egin zuten epaiketan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiari abenduaren 20ko hauteskunde orokorretan bozketa mahai bateko presidente izatea egokitu zaio, semeak kudeatzen duen Twitter profiletik iragarri dutenez.

Buruzagi abertzalea preso dago egun Logroñoko espetxean, Bateragune auziagatik.

"Hauteskunde mahaian lehendakari izatea egokitu zait. Espetxetik txiokatzea tira, baina hori...", adierazi du Otegiren Twitter profilak.

Hain justu, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ostegun honetan erabakiko du Arnaldo Otegi kartzelatik atera behar den edo ez. Ezker abertzaleko buruzagi ohia espetxean dago 2009az geroztik, 'Bateragune auzia'ren baitan. "ETAren agindupean Batasuna berreraikitzen saiatzea" leporatu zioten.

Estrasburgoko Auzitegiak arrazoia ematen badio, hilabete batzuk lehenago aterako litzateke Otegi kartzelatik; izan ere, ezarri zioten sei urteko espetxe-zigorra datorren udaberrian beteko du.

Jone Goirizelaia abokatuak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenaren aurka, Arnaldo Otegiren eta dagoeneko kalean dauden gainerako hiru zigortuen (Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaleta) oinarrizko eskubideak (epaiketa inpartziala izateko eskubidea eta errugabetasun-presuntzioa) urratu zirela argudiatuta.

Auzitegi Nazionalak, erakunde terroristako kide izatea leporatuta, hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zion Otegiri. Auzitegi Gorenak hamar urtetik seira jaitsi zuen zigorra, buruzagi bezala epaitu behar ez zela ondorioztatuta. Defentsak helegitea aurkeztu zuen eta Auzitegi Konstituzionalak, zatituta (zazpi epailek alde bozkatu zuten eta bostek aurka), zigorra berretsi zuen.

 

endif] -->

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena