Politika
Hauteskunde-kanpaina
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Durangon EAJk egindako ekitaldi politiko batean lehendakariak azpimarratu duenez, "printzipioak, baloreak, miresmena eta duintasuna aldarrikatzeko eguna da gaurkoa".
Iñigo Urkullu, Durangon izandako ekitaldi politikoan. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakariak elkartasun osoa adierazi dio Frantziako herrialdeari, ostiral honetan Parisen izandako atentatu-oldearen harira. Eraso haietan 129 lagun hil eta 180 lagunetik gora zauritu ziren. "Terrorismoaren aurka borrokatzeko herrien arteko batasuna"ren aldeko deia egin du lehendakariak.
Igande honetan Durangon izandako ekitaldi politikoan egin ditu adierazpen hauek. Horrela, hauteskunde-kanpainari hasiera eman dio EAJk. Ekitaldia berez hasi aurretik, Parisko biktimen omenez minutu bateko isilunea egin dute.
Lehendakariak azpimarratu duenez, "printzipioak, baloreak, miresmena eta duintasuna aldarrikatzeko eguna da gaurkoa". "Euskadin bizi ditugun indarkeriak gogoan hartu nahi ditut, eta terrorismoaren aurka borrokatzeko Europako herrialde guztien arteko batasunaren alde egin nahi dut, mundu osoan demokraziaren garapenari laguntzeko, lehen eta behin Euskadin".
Bestalde, EAJren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek aitortu duenez, "Pariskoa ikusita, ez da erraza hitzak aukeratzea eta tragedia horren aurrean zer egin jakitea"."Euskaldunok geure larrutan ikasi dugu horrelako tragediak gertatzen direnean onena dela aurrera jarraitzea", esan du. Gainera, "mundu hobea egiteko" deia egin du, "hori baita biktimak omentzeko modurik onena, eta euren heriotza ezertarako balio izan ez duela saihesteko".
Zentzu horretan, EBBko presidenteak nabarmendu duenez, "egokia izan da EAJ hona etorri eta haren ekitaldi politikoa egin izana".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa