15:43

Politika

Amaiur

Goioagak abenduaren 2an deklaratuko du, Auzitegi Gorenean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Auzitegi Nazionalak ETAko kide izatea egotzi dio. Gorenean deklaratu beharko du, foruduna baita.

  • Iñaki Goioaga Amaiurreko senataria. EiTB

    Iñaki Goioaga Amaiurreko senataria. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Gorenak abenduaren 2an deklaratzera deitu du Iñaki Goioaga Amaiurreko senataria, ETAko kide izatea egotzita horren aurka abiatutako prozesuaren baitan.

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak senatariaren aurka egitea eskatu zion ekainean Gorenari, foruduna delakoa. Irailean, goi auzitegiak auzibideari ekin zion.

Velascoren esanetan, senataria ETAren "espetxeetako fronteko kidea" zen "zantzuak" daude.

Horren ildotik, Auzitegi Nazionalak argudiatu zuenez, Goioaga abokatu lanbideaz baliatu zen, presoei ETAren aginduak helarazteko.

Miguel Colmenero epaileak galdekatuko du senataria, eta, ondoren, auzipetzeko prozesua abiatu edo ez erabakiko du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena