13:25

Politika

PP-ren ekitaldia Donostian

Kataluniako independentziazaleak garaituko dituztela esan du Margallok

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Atzerri ministroak ohartarazi du Katalunia ez dela jabetzen 'zein indartsua den Espainia'.

  • Jose Luis Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroa. Artxiboko irudia: EiTB

    Jose Luis Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroa. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Luis Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak gaur ohartarazi duenez, ETA eta krisi ekonomikoa garaitu zituen PPk eta "Espainia izeneko proiektu komuna hautsi nahi dutenak" -Kataluniako indepedentziazaleei erreferentzia eginez- ere garaituko ditu.

Atzerri ministroaz gain, PPk Donostiako Miramar jauregian egindako ekitaldian izan dira Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentea, Javier Maroto eta Borja Semper. Garcia-Margalloren hitzetan, nazioarteko komunitateak eta Nazio Batuen Erakundeak ez lukete Kataluniaren independentzia aitortuko.

Ildo horretan, Palestina eta Sahara jarri ditu Katalunian gerta omen daitekeenaren adibide gisa. "Estatu bat ez bazara, ezin duzu Europar Batasuneko kide izan". Gainera, azaldu du Generalitatearen "zorra" ezingo litzatekeela Nazioarteko Diru Funtsaren edota Munduko Banku erakundeen bitartez birfinantzatu. "Bide horretatik eraman nahi gaituzte", gaineratu du.

Garcia-Margallok azaldu du Katalunia ez dela jabetzen "zein indartsua den Espainia". "Harrotasunez eta zintzotasunez esan behar dugu ETA eta krisia garaitu genituela eta Espainia hautsi nahi dutenak ere garaituko ditugula", azpimarratu du.

azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena