20:59

Politika

EAE-KO AURREKONTUAK

Terrorismoaren biktimentzako laguntzak % 120an igo ditu Jaurlaritzak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2016ko aurrekontuaren arabera, terrorismoaren biktimei laguntzeko 330.000 euro izango ditu Jaurlaritzak; frankismoaren biktimei laguntzeko, berriz, 8.000 euro.

  • Ricardo Gatzagaetxebarria eta Bakartxo Tejeria. Argazkia: EFE

    Ricardo Gatzagaetxebarria eta Bakartxo Tejeria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaularitzak % 120an igo ditu terrorismoaren biktimei eskainitako laguntza zuzenak, hau da, 150.000 eurotik 330.000 eurora.

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak Eusko Legebiltzarraren esku jarri du 2016rako aurrekontu proiektua eta jada Jaurlaritzaren webgunean ere ikusgai dago.

Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak 6,1 milioi euro izango ditu datorren urtean, 2015ean baino 300.000 euro gutxiago. Memoriaren Institutua, aldiz, 1.550.000 eurorekin abiaraziko dute.

Terrorismoaren biktimei eskainitako laguntza zuzenak areagotu egingo dituzte eta pertsona horiei babesa ematen dieten elkarteek beste 260.000 euro jasoko dituzte.

Jaurlaritzak handitu egin du  Fernando Buesa Fundazioari zuzendutako diru-laguntza: 32.800tik 40.000ra; eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioari 54.000 euroko laguntza emango dio berriro datorren urtean.

Horrez gain, Bakearen Kultur Fundazioak 40.000 euro jasoko ditu; Euskadiko Gazteria Kontseiluak, 65.000 euro, bakerako eta bizikidetzarako programak egiteko; Valentin de Foronda Institutuak, 20.000 euro; eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak, 30.000 euro.

Bestalde, ‘Elkarrekin Bonoak’ izeneko programak (bakean, giza eskubideen alde, indarkeriaren aurka eta printzipio demokratikoetan oinarritutako ekimen soziala) 500.000 euro izango ditu.

Jaurlaritzak 1,2 milioi euro erabiliko ditu giza eskubideen urraketen biktimak, tartean poliziarenak, erreparatzeko arauen kudeaketan, eta beste 8.000 euro frankismoko biktimentzako kalte-ordainetarako.

Bestalde, Bakerako eta Bizikidetzarako Idazkaritzak 600.000 euro bideratuko dizkie erakundeei eta mugimendu sozialei, bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko ekimenak antolatu ditzaten. Ekimen horrekin bat egin nahi duten udalek eta tokian tokiko erakundeek beste 30.000 euroko laguntza izango dute.

Eusko Jaurlaritzak babestutako bakerako eta bizikidetzarako programak bultzatzeko 300.000 euro erabiliko dituzte, eta Bakerako eta Bizikidetzarako Planaren kudeaketan, 225.000 euro.

Amaitzeko, memoria historikoa berreskuratzeko ekimenak eta proiektuak egiteko 105.000 euroko aurrekontua izango du Jaurlaritzak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena