18:29

Politika

Auzitegi Nazionala

Fiskalak sei urteko kartzela-zigorra eskatu du Askapenako kideentzat

agentziak | erredakzioa

Horrez gain, 7.200 euroko isuna eta 14 urterako inhabilitazioa galdegin du auzipetu bakoitzarentzat.

  • Askapenako bost auzipetuak Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE

    Askapenako bost auzipetuak Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Nazionalean Askapenako bost kideren aurka egiten ari diren epaiketan, fiskalak hasierako eskaerari eutsi dio eta, ondorioz, sei urteko espetxe-zigorra galdegin du auzipetuentzat.

Horrez gain, 7.200 euroko isuna eta 14 urterako inhabilitazioa eskatu du auzipetu bakoitzarentzat.

ETAri laguntza ematea leporatzen diote bostei, “nazioartean” erakunde armatuarentzat “babesa eta fondoak” lortzeko lan eginez.

Walter Wendelin, Garbiel Basañez, Unai Vazquez, David Soto eta Aritz Ganboa 2010eko irailaren 28an atxilotu zituzten, Euskal Herrian egindako polizia-operazio batean.

Inperialismoaren aurka borroka egiten duten “herrialdeen arteko elkartasuna” bultzatu edo hizkuntza zapalduen eta merkataritza justuaren alde lan egiten zutela adierazi zuten ahozko saioan, ETAren agindupean jardun dutela ukatuta.

“Historiak absolbituko gaitu”, azpimarratu zuen Unai Vazquezek epaiketa hasi arretik.

Litekeena da epaiketa astelehenean amaitzea, defentsaren argudioak irakurrita eta auzipetuen azken testigantza entzunda.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena