Politika
Indarkeriaren amaiera
E.L. | eitb.eus
Argi geratu da normaltasuna gelditzeko etorri zela; izan ere, ezer gutxik gogorarazten du ETAk indarkeria behin betiko utzi zuen eguna.
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Ia zaratarik egin gabe, lau urte bete dira ETAk indarkeria behin betiko utzi zuela iragarri zuenetik. Euskal Herriaren egunerokotasuna erabat aldatu da lau urte geroago.
Argi geratu da normaltasuna gelditzeko etorri zela; izan ere, ezer gutxik gogorarazten du ETAk indarkeria behin betiko utzi zuen eguna, komunikabideen jardunak kenduta.
Esan bezala, lau urteek Euskal Herriaren egunerokotasuna guztiz aldatu dute, baina lan asko dago egiteko oraindik. Konponbide bat behar duten arazo ugari daude; elkarbizitza berreskuratzea, presoen espetxe baldintzak aldatzea, erabateko armagabetzea edo dozenaka sumarioren ebazpena, esaterako.
Hala ere, abenduaren 20ko hauteskunde orokorrak baino lehen, inor ez du aparteko nobedaderik espero, data garrantzitsu horretarako bi hilabete bakarrik falta baitira.
Bitartean, duela egun gutxi batzuk Harremanetarako Nazioarteko Taldeak txostena kaleratu zuen bake prozesua egoera "kritikoan" dagoela ohartarazteko.
Horrek nabarmendu dituen lorpenen artean, ETAk behin betiko amaitu duela bere jardun armatua, Frantziako Gobernuak espetxe politika aldatzeko borondatea agertu izana eta Arantza Quirogaren azken proposamena. Azken hori erretiratu badute ere, aurrerapausoa izan da Nazioarteko Harreman Taldearentzat Alderdi Popularrak bakea bultzatzeko lantalde berria osatzea proposatu izana.
Baina txostenaren tarte zabalena arazoak azaltzeko hartu dute. Brian Currinen taldeak bi nabarmendu ditu: Espainiako Gobernuaren jarrera itxia bake prozesua oztopatzen ari dela, bata, eta ETAk armak izaten jarraitzea arazoa dela, bestea.
Errenteriako eredua
Lau urte horietan, Errenteriak (Gipuzkoa) emandako adibidea goraipatzeko modukoa da. Elkarbizitza berreskuratzeko esperientzia oso emankorrak izan dituzte bertan. Are gehiago, biktimen edo presoen inguruko gaietan alderdi guztien arteko akordioak lortu dituzte. Hala ere, EH Bilduk ?gehiago egin ahal izan du?, esan zuen Julen Mendoza Errenteriako alkateak bart Radio Euskadin.
?Pauso gehiago? eman behar izan dituztela aitortu zuen Mendozak. ?Garrantzitsuena, aurrena, mahai baten inguruan esertzea da?, horren arabera. ?Mahai diskretuagoak? osatzearen alde agertu zen, eta Eusko Legebiltzarrean bakea bultzatzeko lantaldeari garrantzia kendu zion. ?Konfiantza esparruak aurkitzea beharrezkoa da, ondoren mugimendu esparruak sortuko direlako?, nabarmendu zuen.
Bestalde, azken egunetan bere alderdiaren barruan hainbat arazo eragin dituzten hitzen inguruan ere aritu zen Txema Herzog PPko zinegotzi ohia; izan ere, instantzia gorenetan posibleak izan ez diren akordioak adostu dituzte Errenterian.
?Gure herriaren zauria lotu ahal izateko, lehenengo garbitu egin behar dugu?, azpimarratu zuen Herzogek. Alderdi Popularreko zinegotzi ohiak ETA gaitzestea eskatu zuen berriro. ?Ezker abertzaleko kideek hitzok esan behar dituzte?, adierazi zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa