Politika
Katalunia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Badirudi CUPek babestu egingo duela izendapena, horren botoak behar-beharrezkoak baitira aurrera egiteko.
Carme Forcadell ANCko presidente ohia. EiTB
ERCk Carme Forcadell ANCko presidente ohia proposatu du Kataluniako Parlamentuko presidente izan dadin.
Alderdi errepublikanoak eta CDCk hauteskundeen aurretik sinatutako akordioaren arabera, Generalitateko presidentea izateko hautagaia Artur Mas izango zen, eta Ganberako presidentea, aldiz, ERCk hautatu behar du.
Azken asteetan alderdi barruan eztabaidatu eta gero, azkenean Carme Forcadell proposatuko du ERCk.
Forcadellek aurtengo maiatzean utzi zuen ANC, eta uztailean Junts pel Sí hautagaitzaren zerrendako bigarrena hautatu zuten. Plataforma horretako burua izanda, independentziaren aldeko manifestazio arrakastatsuak deitu ditu 2012ko apiriletik.
Hasieran, ERCk Parlamentuko presidente izateko hautagai gisa Oriol Junqueras aurkeztea nahi zuen, baina badirudi azkenean buruzagi independentistak kargu garrantzitsua izango duela Gobernuan.
Parlamentua osatzeko azken eguna urriaren 26a da, eta Artur Mas jarduneko presidenteak deitu behar du saioa.
Araudiaren arabera, Ganberako presidentea gehiengo osoz hautatu behar da. Horrenbestez, CUPek babestu egin beharko du Junts pel Sí koalizioaren hautagaiari.
Alderdi independentistak baztertu egin du Artur Mas Generalitateko presidente bihurtzea, baina ez du oztoporik jarri Parlamentuko burua aukeratzeko. Horrenbestez, segur aski argi berdea emango dio Forcadellen izendapenari.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa