Politika
Bakea
eitb.eus
Txostena kaleratu berri du, eta indarkeriaren ondorioei aurre egiteko moduaz alderdiek adostasuna lortu behar dutela azpimarratu du.
Albisteak (2)
Dokumentuak (1)
Harremanetarako Nazioarteko Taldeak txostena kaleratu du bake prozesua egoera "kritikoan" dagoela ohartarazteko, eta indarkeriaren ondorioei aurre egiteko moduaz alderdiek adostasuna lortu behar dutela azpimarratu du.
Abiapuntu horretatik abiatuta orain artean lortu denaren eta oztopo nagusien irakurketa egin nahi izan du Brian Currinek zuzentzen duen Nazioarteko Harreman Taldeak.
Lorpenetan nabarmen, ETAk behin betiko amaitu duela bere jardun armatua, Frantziako gobernuak espetxe politika aldatzeko borondatea agertu duela eta espreski agertu dute baita Arantza Quirogaren azken proposamena. Azken horren harira, erretiratua izan arren aurrerapausoa izan da Nazioarteko Harreman Taldearentzat Alderdi Popularrak bake lantalde berrirako proposamena egin izana.
Baina txostenaren tarte zabalena arazoentzat da. Brian Currinen taldeak bi nabarmentzen ditu: bata, Espainiako Gobernuaren jarrera itxia bake prozesua oztopatzen ari dela eta, bestea, arazoa dela baita ETAk armak izaten jarraitzea.
Nazioarteko taldeak txalotu egin du Jaurlaritzak "lidergoa" hartu izana, "bizikidetzarekin eta bake prozesuarekin konprometituta dauden beste alderdi politiko batzuekin proposamen partekatuetan lana eginez".
Era berean, ezker abertzaleak "gogoeta eta autokritika" egiten jarraitzen duela azpimarratu du. Horren harira, Bilduko kideen azken adierazpen hau goraipatu dute: "Gure seme-alabei esango diegu indarkeria dela bide okerrena, beste biderik ez dagoela pentsatzen dugunean ere, bide okerrena dela".
Proposamenak
Harremanen Nazioarteko Taldearentzat lehentasunezkoa da EAJren eta Sorturen aldebiko elkarrizketei ekitea: "Gure ustez, elkarrizketaren etenaldia iraganaren gogoeta etikoetan izandako desadostasunengatik gertatu zen. Ezker abertzaleari eta presoei iraganeko indarkeriaren gogoeta kritikoa agertzen duten adierazpenak eskatzen zaizkie. Desadostasunak idazketan daude".
Era berean, Frantziako Gobernuari presoak Euskal Herrira gerturatzen hasteko prozesua abian jartzeko deia egin du.
EAJren erreakzioa
Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkidea ez dago ados GICen "ezkortasunarekin" eta "ikuspegi dramatikoarekin".
Izan ere, alderdien arteko zubiak ez daudela "hautsita" nabarmendu du.
Parlamentari jeltzaleak eskertu egin ditu Currinen taldearen aholkuak, baina bakearen eta bizikidetzaren arloan behar dena "euskal herritarren arteko akordioa eta elkarrizketa" direla ohartarazi du.
Halaber, hori gauzatzeko bidea Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza lantaldea dela esan du. "Arantza Quirogak proposatutakoa bezain baliagarria da", gaineratu du.
, gaineratu du.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa