12:50

Politika

'Free Otegi' ekimena

Arnaldo Otegi askatzeko eskatu dute 23 europarlamentarik

EITB.EUS

11 herrialdeetako hautetsiek, tartean Ipar Irlandako, Greziako edo Finlandiakoek, babestu dute 'Free Otegi, free them all' ekimena.

  • 'Free Otegi, free the all' EiTB

    Sinatzaileak Bruselan eman duten prentsaurrekoan. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europako Parlamentuan hautetsi diren 23 lagunek Arnaldo Otegi eta "gainerako preso politikoak" askatzeko eskatu dute gaur Bruselako ganberan egindako agerraldi batean.

"Free Otegi, free them all" ekimena babestu dute, horrenbestez, 11 herrialdeetako europarlamentariek; tartean, Ipar Irlandako, Greziako, Finlandiako eta Suediako ordezkariak.

23 ordezkari politikook aldarrikatu dutenez, "presoen auzia kudeatu gabe ez dago bakerik", eta hala, Otegi eta "gainerako preso politikoak" aske uzteko eskatu dute, Euskal Herrian behin betiko bakea errotu ahal izateko. Horrez gain, Donostian, urriaren 17an, egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

Sinatzaileen artean dago Martina Anderson Sinn Feineko eurodiputatu eta preso politiko ohia. Adierazi duenez, bere kasuan "ezinbestekoa izan zen presoen ekarpena bakea egonkortzeko" eta, zentzu horretan, Europako Batasunari deia egin dio Arnaldo Otegi eta gainerako presoen auziari erantzuteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena