09:07

Politika

Dimisioa

Quirogak gertuen izan dituen kideak gogoratu ditu agurrean

eitb.eus

EAEko PPren presidente ohia "harro" agertu da "suntsitu nahi gintuen terrorismoari aurre egin dion erresistentzia zibikoko parte" izateagatik.

  • Arantza Quiroga PPren EAEko presidente ohia.

    Arantza Quiroga PPren EAEko presidente ohia. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alderdiko buruekin desadostasunak izateagatik atzo dimisioa eman ondoren, Arantza Quiroga EAEko PPren presidente ohiak Twitter bidez ere esan du agur, "gehien behar nuenean gertu izan ditudan PPko lagun askori eta EAEko PPko talde osoari" eskerrak emanez.

Quiroga "harro" agertu da "suntsitu nahi gintuen terrorismoari aurre egin dion erresistentzia zibikoko parte" izateagatik.

PPko buruzagi ohiaren esanetan, bere asmoa beti izan da "pertsonekin eta euren kezkekin egotea, eta gizarte libreagoa, justuagoa eta ilusioz betea lortzea".

Alderdiko buruek ez diote erantzun Twitter bidez.

/p>

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena