22:00

Politika

Hauteskundeak

PPk Dominikar Errepublikako hauteskunde bideo bat kopiatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bideoan, emakumezko bat ikus daiteke, hilzorian, 2011n Espainiaren egoera hori zela irudiztatzeko.

  • PPren hauteskunde bideoaren irudi bat

    PPren hauteskunde bideoaren irudi bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PPk hauteskunde bideo bat aurkeztu du gaur Diputatuen Kongresuan. Horretan, emakumezko bat ikus daiteke, hilzorian, 2011n Espainiaren egoera hori zela irudiztatzeko. Ondoren, emakumeak tratamendua hasi du, eta, 2015ean, ospitaletik atera da, Espainiako Gobernuak gauzak ondo egin dituelakoan.

El Pais egunkariak azaldu duenez, PPren bideoa 2008an Dominikar Errepublikako alderdi batek egindakoaren berdin-berdina da. Kasu horretan, baina, salbatutako pertsona gizonezkoa da. Leonel Fernandez presidentearen Dominikar Askapena (PLD) alderdiak egin zuen bideoa.

PPren bideoaren hasieran, anbulantzia baten sirena entzun daiteke. Bien bitartean, konorterik gabe dagoen emakumezko bat larrialdietara eraman dute, eta "oso larri dago, hiltzeko zorian", entzun ahal zaio osasun langile bati. Ondoren, baina, suspertu egin dute, eta 2013an tratamenduan ikusi ahal zaio.

Tratamendua "ondo" jarraitu du, baina PSOE-Podemos balizko itun baten ondorioz berriz ere gaixotzeko arriskua dagoela ohartarazi dute medikuek. 2015ean, emakumezkoa ospitaletik atera da, oinez.

"Zoritxorrekoa"

Antonio Bernak Gaixoen Aliantza Orokorreko presidentearen esanetan, bideoa "zoritxarrekoa" da.

Izan ere, osasun publikoa "murrizketek gehien kaltetutako sektorea" dela gogorarazi du, eta, ondorioz, deitoratu egin du PPk Espainia krisitik atera dela esateko erabili izana.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena