Politika
Quirogak dimisioa eman du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAEko PPko presidente ohiak politika "dotore" utzi duela adierazi du buruzagi jeltzaleak.
Andoni Ortuzar EAJko presidente. EFE
Andoni Ortuzar EAJko presidenteak "zorte onena" opa izan dio Arantza Quiroga EAEko PPko presidente ohiari, gaur goizean dimisioa eman eta gero, eta politika "dotore" utzi duela gaineratu du.
Buruzagi jeltzaleak Facebooken azaldu duenez, Quirogak telefonoz deitu dio, bere erabakiaren berri emateko eta agurtzeko.
"Zorte onena opa izan diot. Quirogak eta biok desberdintasun ugari izan ditugu azken aldian, ez dugu izan harreman onena, baina Arantzak dotore utzi du politika", esan du.
"Politika uztea ez da erabaki erraza", aitortu du Ortuzarrek.
Bestalde, EAJk "errespetua" agertu du Quirogaren erabakiaren aurrean.
kiaren aurrean.2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa