Politika
Politika utzi ostean
EITB.EUS
Politika utzi ostean, Nafarroako Unibertsitate Publikora itzuli zen foru presidente ohia.
Yolanda Barcina. Artxiboko irudia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Telefonicak Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidente ohia fitxatu du, albiste agentziek jakinerazi dutenez.
Zehazki, Movistar Plus -Movistar eta Sogecable enpresen arteko fusioa- enpresan kontseilari kargua emango omen diote.
Aipaturiko iturriaren esanetan, kontseilaria izango omen da.
Barcinak UPNko presidentetzari uko egin zion abuztu amaieran eta politika utzi zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan zuen postura itzultzeko.
UPNk abuztuaren 27an egin zuen zuzendaritza batzordean dimisioa eman zuen "arduraz eta eskuzabaltasunez", alderdi politikoari "dedikazio osoa" emango zion norbait aukera zezaten buruzagitzarako. Javier Esparzak hartu zuen Barcinaren tokia UPNren gidaritzan irailaren 27an Nafarroako alderdi erregionalistak egin zuen ezohiko bileran.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa