12:25

Politika

Soslaia

Arantza Quiroga, familia tradizionalaren defendatzailea Euskadin

eitb.eus

Quiroga, abortuaren aurkako katolikoa, euskal politikagintzako figurarik adierazgarrienetarikoa da; izan ere, Eusko Legebiltzarreko presidentea (2009-2012) izan den Alderdi Popularreko lehen kidea da.

1:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arantza Quiroga Cia (Irun, 1973ko uztailak 26) Zuzenbidean lizentziaduna da, ezkonduta dago eta bost seme-alaba ditu. Euskal politikagintzako figurarik adierazgarrienetarikoa da; izan ere, Eusko Legebiltzarreko presidentea izan den Alderdi Popularreko lehen kidea da. 2009tik 2012ra egon zen kargu horretan.

ETAren terrorismoa gaitzesteko diskurtso irmoa izan du Quirogak, eta erakunde armatuko biktimei babesa eman die. Besteak beste, askatasun falta salatu du, eta abortuaren auka agertu da beti; izan ere, familia tradizionalaren defendatzaile sutsua da. Gainera, hezkuntza programa erreformatzearen alde azaldu da, euskal gazteei bake balioak irakasteko.

Eusko Legebiltzarreko presidentegaia zela jakinarazi zutenean, “PPko sektore kontserbadorekoa” zela adierazi zuen Quirogak elkarrizketa batean. Ondoren, Legebiltzarreko presidente gisa, katolikoa izatearen ondorio dela argitu zuen, erlijio horrekin koherentea izateko.

Irungo zinegotzia

Quiroga Irunen jaio zen. Aita 14 urterekin heldu zen Euskadira; izan ere, Valladolidekoa zen, eta aroztegi metaliko batean lan egitera etorri zen. 19 urte zituela, Alderdi Popularreko Belaunaldi Berrietan eman zuen izena, eta 21 urte zituela, 1995ean, Jose Eugenio Azpirozek proposatuta, udal hauteskundeetara aurkeztu zen Irunen, eta zinegotzi aukeratu zuten irundarrek.

24 urterekin, zinegotzi karguan hiru urte eman ostean, Madrilera joan zen, PPk lehen hauteskunde demokratikoak oroitzeko egin zuen ekitaldian parte hartzera. Quirogak hitza hartu zuen bertan, eta Jose Maria Aznar presidenteak begi onez hartu zuen haren hitzaldia.

Legebiltzarkidea

1998an, legebiltzarkide aukeratu zuten aurrenekoz, eta Gasteizko Ganberan aritu da ordutik. 2008an, Euskadiko PPren idazkari nagusi hautatu zuten Alderdi Popularraren XII. batzarrean. Era berean, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente aukeratu zuten, Maria San Gil ordezkatzeko.

2009ko martxoaren 1ean, Gipuzkoako zerrendaburu izendatu zuten, eta legebiltzarkide hautatu zuten berriro. PPk eta PSE-EEk Patxi Lopez lehendakari izendatzeko akordioa adostu ondoren, martxoaren 31n, PPk Quiroga proposatu zuen Legebiltzarreko presidente izateko. Apirilaren 3an izendatu zuten, aldeko 38 botorekin.

2012ko hauteskundeetan, berriro aukeratu zuten gipuzkoarrek legebiltzarkide, eta bere ibilbide politikoan beste legealdi bat abiatu zuen horrela. Halere, Eusko Legebiltzarreko presidentea izateari utzi zion, gehiengo abertzaleak PSE-EEren eta PPren arteko akordioa eragotzi zuelako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena