07:15

Politika

Krisia Euskadiko PP-n

Borja Semper: 'Ez da desagertzeko unea'

Agentziak | Erredakzioa

"Gertatutakoa" alderdikideei azaltzeko eskatu dio Gipuzkoako PPren presidenteak Quirogari, "patxadaz eztabaidatu" ahal izateko. Cospedalek eta Marotok garrantzia kendu diote auziari.

  • Borja Semper Gipuzkoako PPren presidentea. Argazkia: EFE

    Borja Semper Gipuzkoako PPren presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Borja Semper Gipuzkoako PPren presidentearen hitzetan, politikari batek ?danbatekoa hartzen duenean edo bere ekimen bat errefusatzen dutenean, ez da desagertzeko unea, ekiteko unea baizik?. Azken egunetan Euskadiko PPk emandako ?ikuskizunak auzo-lotsa? eragiten diola esan du Semperrek. Baina hitz horiek Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteari egindako ?purrustada bat? bezala ez hartzeko eskatu du Semperrek.

Elkarbizitzarako mozioa atzera bota zutenetik, ostegunetik, Quirogak bertan behera utzi du bere agenda politikoa.

Gipuzkoako PPren buruak adierazi duenez, ?ulertzekoa da zartada bat jaso duen norbait minduta sentitzea eta egun batzuetan gogoeta egitea?, baina ?onartezina da gogoeta hori zalantza, susmo eta zurrumurru bilakatzea?.

Euskadiko PP ematen ari den irudiak ?auzo-lotsa? eragiten diola esan du Semperrek, eta egoera ?berehala zuzendu? behar dutela erantsi du.

Hori egitea, Semperren ustez, berari ez badagokio ere, ?barkamena? eskatu du PPko ordezkariak; izan ere, horren ahotan, ?PPk barne arazoetan nahasita eman ditu azken egunak, herritarren arazoak alde batera utzita?.

Borja Semper Gipuzkoako PPren presidentea efe

Borja Semper Gipuzkoako PPren presidentea. Argazkia: EFE

PPren agintariaren esanetan, ?horren sentsazioa ematen du?, baina ez da horrela, ?nahiz eta beste zerbait iruditu?.

Eztabaida politiko bat dago horren atzean, eta ?ez dio PPri bakarrik eragiten?, esan du. ?ETAk hiltzeari utzi dionean alderdi politikoek zer egiten duten? da kontua.

Zuzendaritzaren bilera

Euskadiko PPren zuzendaritza Gasteizen bilduko da gaur, eta, Semperren esanetan, egoera aztertuko dute, ?noski?.

Alderdi Popularreko ordezkariaren hitzetan, mozioa atzera bota zutenetik Arantza Quirogaren lehen agerraldia izatea ?zentzuzkoa? izango litzateke. ?Gertatutakoa? alderdikideei azaltzeko eskatu dio Gipuzkoako PPren presidenteak Quirogari, ?patxadaz eztabaidatu? ahal izateko.

Azken egunetan Quirogarekin hartu-emanik ez duela izan adierazi du Semperrek, baina ?Euskadiko militante guztien babesa? duela azpimarratu du.

Cospedal eta Maroto

Horretaz galdetu diote goizean Javier Maroto Alderdi Popularreko Lurralde Politikako idazkariorde eta Gasteizko alkate ohiari, eta oso argi utzi nahi izan du berak. Horren aburuz, ?PPk ez zuen Quiroga gaitzetsi, kontrakoa baizik; babestu egin genuen?.

Radio Nacional irrati katean egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, EAEko PPren presidenteak Madrilgo alderdikideekin partekatu zuen lantaldea osatzeko mozioa erretiratzeko erabakia, eta babestu egin zuten. ?Bilduk munduari eta PPri berari iseka ez egiteko erabaki zuen Quirogak mozioa erretiratzea hain azkar eta modu bizian. Batzuen ustez, gaitzetsi egin genuen, baina ez da hala izan?.

Atzera egiteko erabakiarekin ?bat egin zuen zuzendaritza nazionalak, baita babestu ere. Hortik aurrera, bere atsekabea arlo pertsonalari dagokiola uste dut. Nik ezin dut horren inguruko iritzirik eman, ez dakit horren inguruko ezer ere?, azaldu du Marotok.

PPko buruzagiaren ustez, Quiroga ?laster? ikusiko dugu; ?hiru eguneko zubia egon da?, argudiatu du hutsunea azaltzeko. ?Hedabideetan irakurri duenagatik txarto sentitu ahal dela uste dut. Uste dut komunikabideek, akaso gure erruagatik, auzia ondo azaldu ez dugulako, larregi jipoitu dutela", erantsi du.

Antzeko hitzak eta argudioak erabili ditu Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak, eta irmo mintzatu da Bruselan: ?Errespetu guztiarekin, gaitzespenik ez. Guztiz kontrakoa. Errespetu osoa zor diogu egin zuenari; beti izan da hala, eta orain ere hala da?.

?Zatiketa? Ezta txikiena ere!", erantsi du. Quirogaren etorkizun politikoaz galdetuta, haren etorkizun politikoa "EAEko PPren presidentea izatea" dela esan du Cospedalek, "horixe baita gaur egun":


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena