Politika
Guardia Zibilaren eguna
Agentziak | Erredakzioa
Urquijo Pilarreko Ama Birjinaren eguneko ospakizunetan egon da Gasteizen, Sansomendiko kuartelean.
Euskal Autonomia Erkidegoan Gobernuak duen ordezkari Carlos Urquijok gaur azaldu duenez "ETArekin amaitzeko" Zuzenbide Estatua dela aplikatu beharreko formula bakarra, "planek, mahaiek edota konferentziek" ETAren amaiera geroratzeko besterik ez baitute balio izan.
Urquijo Pilarreko Ama Birjinaren eguneko ospakizunetan egon da Gasteizen, Sansomendiko kuartelean. Bere mintzaldian Guardia Zibileko kideak zoriondu ditu "Legearekiko eta askatasunaren defentsarekiko errespetuaren bermatzaileak izateagatik".
Jarduera horren adibide gisa irailaren 22an Baigorriko Saint Etienne herrian egindako operazio bikaina". Operazio horretan, ETAko ustezko buruak atxilotu zituzten.
Urquijon nabarmendu egin nahi izan du "talde terroristarekin bukatzeko ez dagoela Zuzenbide Estatua aplikatzea beste biderik".
Ildo beretik honako hau gaineratu du: "beste edozein bide erabiltzeak, besteak beste, planek, mahaiek edota konferentziek talde hiltzaile bati izaera politikoa aitortzeko eta haren amaiera geroratzeko bakarrik balio izan dute, Guardia Zibilari esker heldu den amaiera, hain zuzen ere.
Gaur ospatzen den Hispanitatearen Jaiari ere erreferentzia egin dio Urquijok, eta harrotasun nazionala berreskuratzeko deialdia egin du, "Espainia indartsuagoa, batuagoa eta hobeagoa lortzeko".
agoa lortzeko".2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa