11:56

Politika

PP-ren proposamena

Quirogaren azken erabakiak hautsak harrotzen jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Bizikidetza lantalderako ekimena atzera botatzea “luzarorako kontua ez izatea” espero du EH Bilduk. PSE-EEren hitzetan, “harrigarria” izan zen PPk “ezker abertzalearekiko eskaera maila arintzea”.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko PPk Askatasun eta Bizikidetza lantaldea sortzeko proposamena atzera botatzeko erabakia deitoratu du Pello Urizar EH Bilduko legebiltzarkideak. Erabakia “luzarorako ez izatea” eta etorkizunean aurrera eramatea espero duela erantsi du.

“Orain posible ez baldin bada eta hilabete batzuk barru bai, guk laguntzeko borondatea dugu, Euskal Herriko gizartearen gehiengo batek hori nahi duela argi dugulako”, adierazi du Urizarrek elkarrizketa batean, ETB1en.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiarentzat “harrigarria” izan zen PPk “ezker abertzalearekiko eskaera maila arintzea” lantaldea egiteko proposamenean, eta Alderdi Popularrak “ETA ekimenean aipatu ere ez egitea” nabarmendu du euskal sozialisten buruak.

Mendiaren hitzetan, “ez dira demokratak mugitu behar, ezker abertzalea eta Sortu baizik”.

Sortu baizik”.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena