16:38

Politika

Bateragune auzia

Igandean geldituko dira aske Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sei urteko kartzela zigorra osorik bete ondoren aterako dira espetxetik.

  • Bateragune auziko epaiketa. Artxiboko irudia: EFE

    Bateragune auziko epaiketa. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bateragune auzian zigortutako bost lagunetatik hiru igande honetan, urriaren 11n, geldituko dira aske 6 urteko kartzela zigorra osorik bete ondoren.

Iturri judizialek berri eman dutenez, Auzitegi Nazionalak iganderako agindu du Miren Zabaletaren, Sonia Jacintoren eta Arkaitz Rodriguezen askapena; izan ere, orduan beteko baitute ezarri zitzaien sei urteko kartzela zigorra. 2009ko urriaz geroztik daude kartzelan.

Miren Zabaletarekin, Sonia Jacintorekin eta Arkaitz Rodriguezekin batera zigortu zituzten Arnaldo Otegi eta Rafa Diez Usabiaga ere.

Auzitegi Nazionalak 8 urteko kartzela zigorra ezarri zien Zabaletari, Jacintori eta Rodriguezi eta 10 urtekoa, ostera, Otegiri eta Diezi. Dena den, Auzitegi Gorenak zigorrak jaitsi zizkien denei, eta lehendabiziko hirurei sei urteko kartzela zigorra eta gainerako biei sei urte eta erdiko kartzelaldia ezarri zien.

Bestalde, ziurrenera, Arnaldo Otegi 2016ko apirilean geldituko da aske eta Rafa Diezek, berriz, 2017ko abuztura edo irailera arte jarraitu beharko du preso, egoera pertsonal-familiarra tarteko besteek baino ia hamazazpi hilabete gutxiago egin dituelako kartzelan.

lako kartzelan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena