PPk eskakizun maila jaitsi egin du, lantalde bateratua osatzeko asmoz
EAEko PPk Askatasuna eta Bizikidetza lantaldea sortzeko proposamena erroldatu du gaur Eusko Legebiltzarrean. Egungo Bake eta Bizikidetza lantaldea ordezkatzea izango luke helburu, EAJ eta EH Bildu baitira horren partaide bakarrak.
Azkenean, PPk jaitsi egin du eskakizun maila, bizikidetzaren inguruko akordioa alderdi guztien artean lortzen saiatzeko, ezker abertzalea barne. Hori horrela, berritasun gisa, alderdi 'popularrak' indarkeria "errefusatzea" eskatuko du lantalde berrian, eta ez "gaitzestea". "Ez gara hitzekin korapilatu behar", adierazi du Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteak. Orain arte, "gaitzespen" hitzaren erabilera PPren diskurtsoaren oinarrietako bat izan da.
Gainera, PPren testuak ez du ETA aipatzen, eta ez du exijitzen erakunde armatuari desegitea eskatzea. "ETAk ezin du bizikidetza baldintzatu, eta, horrenbestez, horren amaierari buruzko arazoak ezin dira egon lantaldearen mahai gainean", esan du Quirogak.
Horren ustez, presoen gaiak ere ez du lekua izan behar lantalde berrian, "arazo hori ETArena baita, ez gizartearena".
Buruzagi popularrak adierazi du proposamena "errealista" dela, eta bizikidetza eraikitzeko akordioa lortzea "posible" dela, "zaila" den arren.
"Hiru helburu"
Quirogak azaldu duenez, lantaldearen helburua da "terrorismoari zilegitasuna kentzea, egia ezagutzeko eta justizia izateko eskubidea aitortzea, biktimei kalte-ordainak ematea eta gizartean errespetua eta tolerantzia ezartzea".
Bigarren puntuan, PPren testuak dio lantaldearen partaideek indarkeria "errefusatu" egiten dutela. "Arbuio hori abiapuntu negoziaezina da, gorrotoaren eta intolerantziaren aurkako txertoa izango duen gizarte bat eraikitzeko", gaineratu dute.
Hirugarren puntuak aurreikusi egiten du lantaldearen helburua izango dela "indarkeriaren aurkako eta memoriaren aldeko diskurtsoa sustatzea".
Espainiako PP EAEko alderdikideek egindako proposamen honekin ados egongo ote den galdetu diote kazetariek Quirogari, eta buruzagi popularrak erantzun du bere alderdiaren helburua "beti" izan dela "bizikidetza eraikitzea", "aniztasunaren errespetua oinarri hartuta". "ETA jada ez da mehatxu, eta orain bizikidetza eta konfiantza eraikitzea falta da, etorkizunera modu itxaropentsuagoan begiratzeko, eta indarkeriaren erabilera behin betiko ixteko".
Bestalde, Quirogak baztertu egin du EH Bildurekin bilera "ofiziala" egitea, Hasier Arraiz legebiltzarkide abertzaleak batzartzeko deia egin badio ere.
Jaurlaritzak eta EH Bilduk begi onez ikusi dute proposamena
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, PPren proposamena "osasuntsua eta positiboa" da, "elkarrizketa sakontzea" baitu helburu. "Ikusteko dago orain zer ibilbide duen", erantsi du.
EH Bilduk ere txalotu egin du proposamena, eta balioetsi du indarkeria "gaitzestea" ezker abertzalearekin hitz egiten hasteko baldintza gisa ez jartzea. Horren ildotik, PPren lantaldea sortzeko akordioa lortzea posible dela uste du koalizio abertzaleak.
Giro berria euskal politikagintzan
Urte politikoaren hasierak urrats txikiak, baina garrantzitsuak, ekarri ditu bizikidetzaren bidean, inoiz baino gertuago baitago alderdi guztiak bizikidetzari buruz hitz egiteko mahai baten inguruan eserita ikusteko aukera.
"Inork indarkerien aroa berriz ireki nahi badu, aurrez aurre izango du ezker abertzalea". Adierazpen hori Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkideak egin zuen, irailaren 24an, politika orokorreko eztabaidan.
Keinu horrek jarraipena izan zuen egun batzuen buruan. Izan ere, koalizio abertzalea osatzen duten lau alderdietako buruek (Arraiz bera, Pello Urizar, Rebeka Ubera eta Oskar Matute) artikulu bateratu bat idatzi zuten prentsan, eta, horretan, "indarkeria bide txarrena da beti", esan zuten. "Beste biderik ez dagoela pentsatzen denean ere, indarkeria beti da bide txarrena", nabarmendu zuten.
Adierazpen horiek mugimendua ekarri zuten EAEko PPn, eta ezker abertzalearen hitzak "garrantzitsuak" eta "kontuan hartzeko modukoak" direla esan zuen, lehen aldiz.
Astearte honetan, Arantza Quiroga buru duen alderdiak uko egin dio "gaitzespen" hitzaren erabilerari, alderdi guztien arteko akordio bat lortzea errazteko.
Albiste gehiago politika
Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko 225 etxebizitza lizitatu ditu Gasteizko Larrein auzoan
Visesak lehiaketara atera ditu alokairuko etxebizitza babestuaren sustapen honen obrak, 38,5 milioi euroko aurrekontuarekin eta 24 hilabeteko egikaritze-epearekin. Kontratua, eranskinak eta urbanizazioa barne, irailaren 26ra arte aurkeztu ahal izango da.
Sarek eta Bilboko Konpartsek 'Bizkaiko Etxera Eguna' deitu dute abuztuaren 22rako Bilbon
Aste Nagusiarekin batera, ETAko preso, iheslari eta deportatuen itzulera eskatzeko manifestazioak, bazkari herrikoiak eta kontzertuak izango dira. Antolatzaileek gogorarazi dute gizarteak "gatazkaren zauri mardulenak gainditu" dituela eta "badela garaia 'Etxera' aldarria erreibindikazio izatetik lorpen izatera pasatzeko".
Luberrik Bilboko Konpartsek berriz "baztertu" dutela salatu du, "irizpideak bete arren"
Gazte Koordinadora Sozialistarekin (GKS) lotutako konpartsak jarduerak egingo ditu Aste Nagusian, "normaltasunez parte hartu" ezin duela agerian uzteko eta "bere espazioa" eskatzeko.
Covitek jaietan ETAko presoen aldeko pankartak agertu izana salatu du
Bilboren kasuan, Txoribarrote konpartsak "pankarta handi bat" zabaldu izana kritikatu du Covitek, "Euskal preso eta iheslariak etxera" aldarria idatzita duena. Donostiako Udalak kendu egin ditu hiriko ikastetxe publiko bateko fatxadan zeuden pankartak
Goia kexu agertu da Espainiako Gobernuarekin, Malitik etorritako migratzaileekin duen ardurari ez baitio behar bezala heltzen
Donostian bizi diren migratzaile maliarren egoeraz galdetuta, Eneko Goia alkateak Euskadi Irratiko Faktoria saioan adierazi du behin-behineko irtenbidea aurkitu dutela Arantzazun, eta adierazi du Espainiako Gobernuak Malitik etorritako migratzaileekin duen ardurari ez diola behar bezala heltzen.
"ASESINOS" eta "ETARRAS" margotu dute Santutxuko herriko tabernan
Ezker abertzalearen aurkako pintaketak agertu dira gaur Bilboko auzo batzuetan. Santutxuko herriko tabernan, esaterako, "ASESINOS" eta "ETARRAS" idatzi dute lokaleko bi pertsianetan. Solokoetxen ere agertu dira pintaketak, kaleko horma batzuetan. Bilboko Sortuk gaitzetsi egin ditu gertaera horiek.
SAREk presoen eskubideekiko konpromisoa berretsi eta haien aldarrikapena "kriminalizatzeko" saiakerak salatu ditu
Halaber, biktimen mina eta sufrimendua helburu politikoekin erabiltzea deitoratu du, eta gogorarazi du "biktima bakoitza bere sufrimenduaren jabe" dela eta errespetua, elkartasuna eta begirunea merezi dituela.
Voxek PPri festa musulmanak debekatzea onartu zuen Jumillako osoko bilkuran: 'Helburua beteta'
PPren botoei eta Voxen abstentzioari esker, proposamen polemikoa aurrera atera zen eta ultrek garaipena bereganatu zuten.
Zer aldatzen da EBren komunikabideen askatasunari buruzko lege berriarekin?
Erregelamendu bat denez, araudi berriaren artikuluak lotesleak dira EBko estatu guztientzat, inolako transposizio beharrik gabe. "Segurtasun nazionaleko" arrazoiak argudiatuta, kazetariak edo kazetarien iturriak zelatatzeko aukera ematen zuen klausula bat sartzeko saiakera izan da oztopo handienetako bat negoziazioan.
Urgentziaz ospitaleratu dute Jose Maria Angel GOIDIko komisionatu ohia, bere buruaz beste egiten saiatu ostean
Komisionatu izateari uko egin zion, duela 43 urte funtzionario mailaz igotzeko erabili zuen titulazioari buruzko polemika piztu ondoren.