Politika
Erreakzioak
Agentziak | Erredakzioa
PSOEren iritzian, aurreratu egin behar ziren. Podemosek, berriz, "prest" dagoela esan du. EAJren ustez, aukeratutako data "Gobernuaren astakeria handiena da".
Oposizioko alderdiek kritikatu egin dituzte Mariano Rajoy gobernuburuak Espainiako hauteskunde orokorrak egiteko aukeratutako data (abenduaren 20a) eta hitzordua iragartzeko aukeratutako modua (telebista elkarrizketa batean). Hori gorabehera, boto-emaileek egungo argazki politikoa "irauliko" dutelakoan daude.
Egun oposizio burua den PSOE alderdiak kritikatu egin du aukeratutako data, eta arinago egin behar zirela azpimarratu du, Kataluniako hauteskunde autonomikoetatik urrun. "Kongresuan edo Moncloa jauregian iragartzeak albisteak merezi zuen seriotasuna" emango liokeela esan du Alderdi Sozialistak, eta kritikatu egin du horren ordez telebista bidez baieztatu izana.
Antonio Hernando PSOEk Kongresuan duen bozeramailearen iritzian, "hauteskundeak lehenago egin behar ziren, Kataluniako Gobernua Espainiako Gobernua jardunean dela osatu ez dezaten". Horrek "are gehiago zailtzen du berez zaila den egoera bat", Hernandoren aburuz.
Podemosek, bestalde, pozik hartu du Rajoyren iragarpena. "Prest gaude", bota du Pablo Iglesias Podemoseko buruak Twitterren:
Elecciones el 20 de diciembre. El cambio cada vez está más cerca y nosotros estamos preparados para afrontarlo con responsabilidad e ilusión
? Pablo Iglesias (@Pablo_Iglesias_) octubre 1, 2015
Rajoy anuncia elecciones para el 20 de diciembre. Ya teníamos ganas. Nos vemos en las urnas: vamos a recuperar este país para su gente!
? Íñigo Errejón (@ierrejon) octubre 1, 2015
Bestalde, Hauteskunde Orokorren iragarpena aprobetxatu du Podemosek, sare sozialen bidez, atzerrira lan bila joandako gazte espainiarrengana zuzentzeko eta horiei botoa eskatzeko, "Eman botoa, itzultzeko" lelopean. "Abenduaren 20an gauzak asko aldatu daitezke herri honetan. Itzul zaitez, botoa emateko. Eman botoa, itzultzeko", esan du Iglesiasek.
Euskal alderdiak
Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramailearen iritzian, hauteskunde orokorrak abenduaren 20an egitea "Gobernuaren astakeriarik handiena" da, "egun zailak baitira herritarrentzat eta hauteskundeak gainbegiratu beharko dituzten funtzionarioentzat".
Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan, Estebanek nabarmendu du Espainiako presidenteari aholkuak ematen dizkioten "guruek" ondorengoa esango ziotela Rajoyri: "data horretan jendea beste gauza batzuetan pentsatzen ari da, funtzionarioei aparteko ordainsaria emango zaie, loteria dago tartean ?".
Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak, bere aldetik, hauteskundeak "Estatuaren demokratizazio prozesurako aukera bat" izatea nahi dua.
Iker Urbina Amaiurko diputatua ere, ildo beretik mintzatu da, eta adierazi du "hauteskundeen ondoren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta euskal gatazkari konponbide demokratikoa emateko bermea EH Bildu" dela.
Azkenik, Uxue Barkos (Geroa Bai) Nafarroako presidenteak nabarmendu du, hauteskunde orokorretan herritarrek Gobernu Zentrala eta Kongresuaren eraketa "iraultzea" nahiko lukeela, Nafarroan egindako "sakontasun maila berean".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa