Politika
HAUTESKUNDE OROKORRAK
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Telebista kate pribatu batean egin du baieztapena Espainiako Gobernuko presidenteak.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Antena 3en egindako elkarrizketa batean baieztatu du hauteskunde orokorren data. Abenduaren 20an izango dira, hain zuzen ere.
Agintariaren esanetan, hautatutako datarekin posible izango da Parlamentua ez osatzea Gabonetan, urtarrilaren 14an egingo baitute.
Hautatutako data ez da ezustekoa izan. Izan ere, abenduaren 13a edo 20a ziren eskuartean zituen datak.
"Abenduaren 13an izango balira, Parlamentua Gabonetan osatu beharko genuke; modu honetan, epe handiagoa izango dugu, urtarrilaren 14a arte; Aurrekontuak onartzeko denbora izango dugu", gaineratu du.
Hauteskundeak abenduaren 20 deituta, Rajoyk urriaren 26an desegingo ditu gorteak eta biharamunean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute deialdiaren dekretua.
Hauteskunde deialdia publiko egin eta 54 egunetara izango dira bozak, legeak dioen moduan.
Hauteskunde deialdiaren dekretuan zehaztuko dute gorteak osatzeko data, baina, araudia aintzat hartuta, hauteskundeak egin eta 25 egunetara izango da, beranduenez.
Bestalde, Espainiako Gobernuak 2016rako Estatuko Aurrekontu Orokorraren lege-proiektua urriaren 19ko astean onartu ahal izango du.
Hauteskundeak abenduaren 13an deitu izan balituzte, urriaren 19an izango zen aurrekontuak onartzeko azken eguna. Beraz, orain PPren Gobernuak egun batzuk gehiago izango ditu proiektua aurrera ateratzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa