Politika
Artikulua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EH Bildu osatzen duten alderdien buruek artikulu bateratu bat publikatu dute prentsan.
Pello Urizar, Hasier Arraiz, Rebeka Ubera eta Oskar Matute. EiTB
EH Bildu osatzen duten lau alderdietako buruek (Hasier Arraiz, Pello Urizar, Rebeka Ubera eta Oskar Matute) artikulu bateratu bat publikatu dute gaur Vocento taldeko egunkarietan, "Gure erabakia, bakea" izenburuarekin.
Artikulu horretan, buruzagi abertzaleek adierazi dute ez dutela nahi hurrengo belaunaldiek “zauriak” jasotzea, eta "mina hobeto kudeatzeko gai izatea" gura dutela.
"Ez diegu geure seme-alabei utzi nahi guk inoiz bizi nahi ez genukeena, eta, bai, esango diegu indarkeria beti dela bide txarrena; beste biderik ez dagoela uste denean ere, indarkeria beti da bide txarrena", nabarmendu dute.
EH Bilduko buruek aitortu dute "iragana oso gogorra” izan zela: "inkomunikazio politikoa, bestearen minaren aurrean sentsibilitate eza eta denok sentitu genituen erasoek eragindako gorrotoak".
Horien ustez, Espainiako Gobernuak ez du inoiz "begi onez" ikusi “bakerako euskal bidea”, eta pauso guztietan "oztopoak" jartzen ibili da.
Bestalde, EH Bilduk “lanean” jarraituko dutelau "presoen eskubideen alde" eta "biktima guztiek aitorpena izan dezaten".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa